Urte askoan Artibai ibaiko kutsadura eta isurketak salatu eta depuradora eskatzen ibili ondoren, berri pozgarria izan zen Berriatua eta Ondarroako Depuradoraren obrak hastera zihoazela jakitea.

Baina hasierako poztasuna kezka bihurtu zen obrek zein kokapen izango zuten jakiterakoan: Ondarroatik Lekeitiorako bidean, itsas labarren gainean.

Ondarroako uren depuradora

Kokapen horren kontrako salaketa jarri zuen Eguzkik, Ley de costas delakoan kostaldea zaintzeko babesten diren 100 metroak errespetatzen ez zirela eta. Kokapen alternatiboak ere aurkeztu genituen, jada urbanizatutako guneetan (portuan, adibidez).

Ez genuen erantzunik jaso eta obrek aurrera jarraitu zuten.

depuradora

Obrak egiterakoan, depuradoraren zati bat Alleriko paduretan (babestutako beste gune batetan) ere eraiki zuten.

phto0029

phto0025

Obrak amaitu badira ere, arduragabekeria honen arduradunak zeintzuk diren argitzeko eskatzen jarraitzen dugu.

Informazio gehiago hemen

Anuncios