Hilabete gutxi falta dira eskabadorak Alleriko paduran sartzeko, Udal Kudeaketa Batzordeak egunkari batzuetan zabaldu duenaren arabera.

Alleriko padura LIC gune izendatua dago, interes komunitarioko gune. Eta, kasualitatez, hilabete gutxi falta dira LIC guneen babes eremuak zehazteko prozesua hasteko ere. Prozesu horretan, Alleriko padurari zer nolako babesa eman behar zaion zehaztuko da, eta horrela ZEC bihurtu, zaintzeko eremu bereziak.

Udal kudeaketa batzordeak ondo daki Alleriko LICa zehazten denean, oso zaila edota ia ezinezkoa izango zaiola padura horretan etxeak eraikitzea, Allerik daukan balio ekologikoa handia delako eta  ezarriko zaion babes maila oso altua izango delako. Eta horrexegatik nahi du hasi obrekin ahalik eta arinen, LICa zehazteko prozesua hasi aurretik, behin obrak hasita prozesu horrek balioa galduko duelako.

Ondarroako Udal Kudeaketa batzordeak herritarrok fartsa baten konplize egin nahi gaitu. Alleriko obrak hasi nahi ditu padura horiek izan behar duten babes maila nolakoa den jakin aurretik. Beraien interes ekonomikoak herritarren eta herriaren interes ekologiko eta sozialen aurretik ipinita.

Berriro diogu, hilabete gutxi falta dira obrak hasteko, eta denon eskuetan dago sarraski hau gelditzea.

Alleri zainddu!
Www.blogak.com/aieri

Anuncios