Aulesti, herri eredugarria.

Argirik barik ospatuko dituzte Gabonak Aulestin

Herriko hainbat elkarteri esker Gabonetan hainbat
ekimen egongo dira herrian. Gabonetako argirik, ostera, ez da egongo.
Aulestin sekula be ez da Gabonetako argirik ipini,eta orain urte batzuk ohitura hori erabaki bihurtu zen, Eguzki talde ekologistak aurkeztutako mozio baten ildotik, argirik ez ipintzea erabaki zen eta. «Ikusten zen alperrikako gastua zela; ez daukala ezer onik,eta, aldiz,dakarren bakarra kaltea dela. Gainera, ekologistek esaten duten eran, argi-kutsadura eragiten du, eta energia gastatzen da», adierazi du Jon Bollar Aulestiko alkateak.

Iturria: Lea Artibaiko Hitza


Anuncios