Espainiako PPren gobernuak 1988an onartutako kosta legea aldatu du. Aldaketa horrek eragin handia izango du euskal kostaldean ere: babes eremua txikituko da, legez kanpo eraiki dutenei amnistia emango die…

Gure ibaietan babes eremua 100 metrokoa izatetik ia O metrokoa izatera pasako da, bertara olaturik iristen ez bada; lehen marea heltzen zen lekuraino 100 metroko babesa eskaintzen zuen legeak.

Kostaldeko zati asko hiri-lur izendatzeko aukera egongo da, itsasotik 20 metrora badaude; lehen babesa 100 metrokoa zen.

Gure kostaldean edukiko dituen eragin konkretu batzuk imajinatzen ere has gaitezke: Saturraranen Mutrikuko kondeak itxita daukan pasalekuak, itxita eta pribatizatuta jarraituko du? Praileaitzek orain arte eduki duen babesa galduko du?

Espainiatik jaso dugun beste lege murriztaile bat da hau, oraingoan ingurumenaren babesa txikitzen duena. Aurretik langileen eta herritarren eskubideak murrizten dituzten neurriak etorri diren lez etorri dau hau ere. Eta etorriko direnak. Seguru gaude, gainera, bertoko batzuek ere negozio ederrak egingo dituztela lege horien kontura. Diru kontuetan, batzuk ez daukatelako aberririk.

Uste dugu kosta-legearen aldaketak argi erakusten duela euskal herritarrok burujabetza behar dugula. Burujabe izanda ez dira amaituko gure ingurumenak jasotzen dituen erasoak, baina euskal herritarroi errazagoa izango zaigu geure instituzioen erabakietan eragitea.

Ingurumena babesten duten legeetan murrizketarik ez! Ingurumena eta gure kostaldea babestuko duten lege propioen alde, burujabetza!

P1060073

P1060113

Anuncios