Aurten herritxar askok neurri barrixak hartu dotxuez jai garbixauak lortu ahal ixateko. Hamen adibidez batzuk:

Plaza Musikako txosnetan eta Kafeko Atzekutan baso berrerabilgarrixakin funtziona dabe, goiko txosnetan bilketa selektibu ein dabe 4 poto desberdin erabilitxe (plastiku, kartoi, beira eta errefusa) eta plastikuk berziklatzeko guni be ipini dabe Musika Plazan. Emaitzak oso positibuk ixan diz. Plaza Musikan, adibidez, aurreko urtitan baino zamar gitxia batu de (kale garbitzailik ziurtatu doskue hau) eta goiko txosnetan sortu dizen hondakinan gehixengu berziklatzea bixaldu de.

 

P1060623

IMG_1149

Plazagaineko jantokixan be pauso barrixak emon dotxuez. Aurreko urtitan marmitxaku plater berrerabilgarrixetan ataten hasi zin. Aurten hilan 16 iluntzin jateko guztik atatxuez halakoxe plateretan, aproba latxeik. Horretaz gain, bilketa selektibu etxen ahaleginddu diz. Datorren urteako hobekuntzak zelan ein ikusteko balixo ixatse. Eta aurten be orixu berziklatu dabe, 30 litro hain zuzen be.

P1060656

Udalak be kristalan eta ontzixan kontenedore gexa ipinitxuz kalitan, birziklatzen ahaleginddu dizenai biharra errezteko.

P1060660

Dana dala, aurten be kalik zikinak agertu diz goxitan, batez be arrantzale egunin.

Argi da ondo pasa leikela kalik zikinddu eta naturik emondako errekursuk alperrik galdu baik. Danon emon bir douz pausuk horretako: herritxarrak baso berrerabilgarrixak ibili biko leukiez; tabernetan be halakoxe basuk eskaini biko litxakez bakarrik. Udalak kalitan hondakinak modu selektibun jasoteko aukera gexa ipini biko leukez.

P1060658

P1060659

Anuncios