eduki2

Hondakinen gaikako banaketa %70era igotzeko konpromisoa eskatzeko mozioak sartu ditugu Lea Artibai eskualdeko udaletan.

Hondakinak gure herriek sortzen duten arazo larrienetako bat dira. Egunero egunero ehunka kilo zabor sortzen dugu. Zabor hori erre egiten da, eta zabortegietan amaitzen du. Prozesu horretan kutsadura asko sortzen da, eta gainera berrerabilgarriak eta birziklagarriak diren material asko galtzen dira. Baita diru asko ere. Lea Artibaiko herrietan %25 inguru bakarrik bidaltzen da birziklatzera.

Badago alternatibarik: materialak berrerabili eta birziklatzea. Ingurumenarentzako ekintza onena horixe da, eta gainera Europatik datozen legeek ere norabide hori hartzera bultzatzen gaituzte.

Udalek ere badaukate zer egina arlo honetan, hondakinen bilketa euren ardura delako.

Gipuzkoa eta Nafarroako herri askotan hondakinak batzeko sistemak aldatu dituzte, eta %70 eta %80 banatu eta birziklatzera bidaltzea lortu dute. Sistema horiek hauek dira: atez atekoa, sistema mixtoa (atez atekoa eta kontenedorak txipagaz) eta txipaz kontrolatutako errefusa eta organikoarentzako edukiontziak ipintzea. Beste herrietan posible izan bada, gure eskualdean ere egin ahal da.

Hau dela eta, udalei plenoan hau onartzea eskatu diegu:

Legegintzaldi honetan hondakinen bilketa sistema aldatu eta hondakinak birziklatzera bidaltzeko gaikako bilketa %70era igotzea.

Lea Artibaiko Eguzki talde ekologista

Anuncios