p1120040-1

Heldu dira gabonak, eta urtero lez zaborrez betetako kontenedorak ikusten hasi gara.

Jai hauetan gure kontsumoa asko hazten da, hondakin asko sortzen ditugu, jateko asko alperrik galtzen dugu eta hondakin gehienek zabortegietan amaitzen dute, birziklatu barik.

Hau da geure ondorengo belaunaldiei opa dieguna? Zaborrez betetako mundua?

Gabonak ospatzeko hainbeste zabor sortu beharrik ez dago. Horretarako neurri batzuk hartu behar ditugu:

– Ondo neurtu zenbat jango dugun, erositako jatekoa alperrik ez galtzeko.

– Behar ditugun eta erabiliko ditugun gauzak bakarrik oparitu.

– Sortzen digutun hondakinak birziklatu.

Eta gogoratu, lagunekin eta familiakoekin ondo pasatzeko ez da gauza askorik behar. Zentzuz jokatu!

p1120041

 

Anuncios