P1060482

Eusko Jaurlaritzari oraingoan ere “ahaztu” egin zaio Saturrarango hondartzan bertan isurtzen duen Mijoa erreka saneatzeko partida aurrekontuetan jartzea, nahiz eta joan den urrian, mozio baten bidez, Mutrikuko Udalak gogorazi zion bazela garaia orain dela hamar urte hartu zuen konpromisoa betetzeko (1).

Egunotan Legebiltzarrean eztabaidatu den aurrekontuetan, EAE osoan ur zikinak biltzeko eta arazteko 12,5 milioi euro baino ez ditu ipini Jaurlaritzak, eta diru kopuru horrekin ezin zaie inolaz ere aurre egiten hasi alor honetan bete gabe dituen konpromisoei. Are gehiago, aurrekontu hauekin, atzerapenek pilatzen jarraituko dute, ezinbestez. Kontuan izan Jaurlaritzak alor honetan dituen zorrak, Gipuzkoan bakarrik, 50 milioi euro ingurukoak direla. Izan ere, Mijoakoa ez da agindutako finantzazioaren zain dagoen proiektu bakarra (2).

Jaurlaritzak EAE osorako aurreikusi dituen 12,5 milioi horietatik 612.000 euro baino ez dira Gipuzkoako ibaien egoera hobetzera bideratuko. Zehatz-mehatz, 12.000 Pasai Donibanerako, 300.000 Villabonarako eta beste 300.000 Mallabirako. Mallabiko partida honi dagokionez, kontuan izan Mallabiko eta Ermuko ur zikinak Debatik ateratzeko lanek 9 milioi euroko aurrekontua dutela.

EAJren eta PSEren artean izenpetutako gobernu-akordioak beste gauza asko ez ezik honako hau ere badio: “Uraren hornikuntza, saneamendu eta arazketa azpiegitura hidraulikoak garatu eta eraikiko dira, dagoen plangintzaren arabera”. Baina plangintzak epeak er

e zehazten ditu, eta, ikusi dugun bezala, proiektu askotan epe horiek ez dira bete, eta, itxura guztien arabera, bete gabe jarraituko dute. Alde horretatik, Urkulluren gobernu berriaren eta Iñaki Arriola Ingurumen kontseilari berriaren aurrekontua ezin etsigarriagoa da. Gauzak izugarri aldatu ezean, garbi dago gobernu-konpromiso hori ez dela beteko, eta legegintzaldiak hasi baino ez du egin.

EGUZKI, 2017ko apirila

(1) Mijoako egoerari buruzko informazio, honako lotura honetan:

http://eguzki.org/2017/01/16/mijoako-saneamendua-2017ko-aurrekontuan-kontuan-izateko-eskatu-dio-eguzkik-eusk

o-jaurlaritzari/

(2) Gipuzkoan Jaurlaritzaren finantzazioaren zain dauden proiektuei buruzko informazioa, honako lotura honetan:

http://eguzki.org/2017/01/11/gipuzkoako-ibaien-saneamendua-eta-jaurlaritzaren-zorrak/

DSC_0826

Anuncios