TalakBizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek egunotan ardura barik moztu dituzte zuhaitzak errepide hegaletan. BI-633 errepideko, Galbaixora doan errepideko eta Lekeitio eta Ondarroako arteko kostaldeko errepideetan edozein motatako arbolak mozten zebiltzala ikusita harrituta geratu gara. Ustez, bide segurtasuna hobetzeko egiten dituzte mozketak, eta puntu horretan ados gaude.

Arbolak mozteko era kritikatzen dugu. Dozenaka urte dituzten zuhaitzak ari dira mozten, eta egiten ari diren inausketak ere oso arriskutsuak dira zuhaitzentzako. Ez diete ardura pinuak, eukaliptoak, arteak edo haritzak diren.

Ezin dugu onartu umeei ingurumenaren defentsan baloreak irakasteko zuhaitzak landatzen ibiltzea, eta gero beste batzuek zuhaitz kopuru handi bat hain erraz suntsitzea.

Eta mozketa basati horiek zer irizpide jarraituta egiten dituzten jakin nahi dugu. Aldundiei eskatu nahi diegu lan hauek egiterako orduan erritmoa gutxitzea. Modu horretara, behar diren mozketak saihestu nahi ditugu. Horregaz lotuta, zuhaitz landaketa egingo dugu domekan [apirilak 14], Ondarroan. Artak landatuko ditugu kostaldeko errepidean. Ekimenean parte hartu nahi baldin baduzu, jarri gurekin harremanetan. ­

 

 

 

 

Anuncios