2020-6-16.Hondartzak garbiak

Uda denboraldia hasteagaz batera kanpaina berria jarri dugu abian. Hondartzetan sortzen den zabor kopuru handiagaz kezkatuta, bertaratzen direnei hondartzak garbi mantentzeko eta arreta berezia edukitzeko eskatu diegu. Nabarmendu dugunez, kanpaina ez da berria. Lantzean-lantzean antzerako kanpainak egin izan ohi ditugu. Eta egoera zein den ikusita, antzerako zerbait errepikatu beharra zegoela iruditu zaigu. Aurten, gainera, egoera kezkagarriagoa dela iruditzen zaigu. Hondartzetan gero-eta zikinkeria gehiago agertzen da, eta koronabirusaren kontuagaz, eskularruak eta maskarak nonahi agertzen ari dira.

Ondarroako Arrigorri hondartza inguruetan ipini ditugu karteletan, esaterako, honakoa dioten kartelak itsatsi ditugu: Ez dizugu hondartza garbitzeko eskatzen, soilik ez zikintzeko. Modu horretara, zentzuz jokatzeko gogorarazi diegu hondartzetako erabiltzaileei. Badirudi hondartzak bakarrik garbitzen direla. Baina hori garbi mantentzeko ahalegina egiten duten langileak daude horren atzean. Denon ardura da hondartzak garbi mantentzea; zentzuz jokatu dezagun.

Kanpainako lehen kartelak Ondarroan ipini baditugu ere, eragina era zabalagoan lortu nahi dugula iragarri dugu. Modu horretara, hurrengo egunotan Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko hondartzetan ere antzerako kartelak ipiniko ditugu. Atzo ipini genituen lehen kartelak Ondarroan, eta datozen egunotan, gure ahalmenaren arabera, han-hemenka gehiago ipintzen joango gara.

eguzkik-jarritako-kartel-bat-arrigorri-sarreran