Buscar

Lea Artibaiko Eguzki

Categoría

Alleri

Alleri: fartsa baten aurrean gaude?

Hilabete gutxi falta dira eskabadorak Alleriko paduran sartzeko, Udal Kudeaketa Batzordeak egunkari batzuetan zabaldu duenaren arabera.

Alleriko padura LIC gune izendatua dago, interes komunitarioko gune. Eta, kasualitatez, hilabete gutxi falta dira LIC guneen babes eremuak zehazteko prozesua hasteko ere. Prozesu horretan, Alleriko padurari zer nolako babesa eman behar zaion zehaztuko da, eta horrela ZEC bihurtu, zaintzeko eremu bereziak.

Udal kudeaketa batzordeak ondo daki Alleriko LICa zehazten denean, oso zaila edota ia ezinezkoa izango zaiola padura horretan etxeak eraikitzea, Allerik daukan balio ekologikoa handia delako eta  ezarriko zaion babes maila oso altua izango delako. Eta horrexegatik nahi du hasi obrekin ahalik eta arinen, LICa zehazteko prozesua hasi aurretik, behin obrak hasita prozesu horrek balioa galduko duelako.

Ondarroako Udal Kudeaketa batzordeak herritarrok fartsa baten konplize egin nahi gaitu. Alleriko obrak hasi nahi ditu padura horiek izan behar duten babes maila nolakoa den jakin aurretik. Beraien interes ekonomikoak herritarren eta herriaren interes ekologiko eta sozialen aurretik ipinita.

Berriro diogu, hilabete gutxi falta dira obrak hasteko, eta denon eskuetan dago sarraski hau gelditzea.

Alleri zainddu!
Www.blogak.com/aieri

Anuncios

Alleri osorik berreskuratu!

Prentsan agertutakoa (Diario Vasco, 2009.05.10):

Eguzki se muestra en contra de las viviendas de Aieri porque se altera el ecosistema natural

ONDARROA. DV. El colectivo ecologista Eguzki se ha mostrado encontra de la construcción de viviendas de Aieri al considerar que se altera gravemente el ecosistema natural de esta zona. Al mismo tiempo acusan al Consistoria en «maquillar» sus efectos y llevar a cabo una «gran construcción de cemento».
La agrupación ecologista asegura que el Consistorio «miente» y «manipula» cuando sostiene que el desarrollo urbanístico de ese espacio respetará los valores naturales y paisajísticos de las marismas existentes en ese área. «En un princiopio dijeron que no se iba a tocar el 81 por ciento de los terrenos, cuando se muestra en el fotomontaje que existe una notable ocupación deterrenos de Aieri que requieren una protección», según fuentes de Eguzki
En este sentido, el colectivo afirma que cualquier intervención urbanística en ese espacio alterará su ecosistema natural. «La construcción de medio millar de pisos acarreará una contaminación ambiental que afectará de manera directa a los ritmos biológicos de la fauna y flora de Airei. Cuando todas las investigaciones recalcan la necesidad de respetar este tipo de espacios, en Ondarroa apuestan por llenarlo de cemento», critican.
No es la solución
También afirman que Aieri no es la solución al problema de la vivienda de Ondarroa.A su juicio, la solución a este problema es el apoyo a un paquete de medidas dirigidas de manera directa a los pisos y solares vacíos existentes en la villa. «Carece de sentido construir otros 300 pisos tasados cuando los promovidos en el interior del municipio están sin poder venderse», recalcaron.
Informazio gehiago: www.blogak.com/aieri
erakusket1
erakusk2
ALLERI OSORIK BERRESKURATU!!!!

hamen datoz, Alleriko ladrilluk…

www.blogak.com/aieri

Azken egunetako euriteak eta uholdeak direla eta Garan agertutakoa:

Eurite handiei aurre egiteko padurak beharrezko direla dio Eguzkik

Hezeguneak edo padurak zaindu beharreko lekuak direla dio Eguzki ekologista taldeak, eta «tamalez» gehienek inter urbanistikoak direla-medio arriskuan jarraitzen dutela. Horregatik, Ondarroako Alleri paduran egin asmo duten urbanizazio plana geldi dezaten eskatu dute.

GARA |

Gaurkoa Hezeguneen Nazioarteko eguna dela eta «zer ospatu handirik» ez dagoela gogorarazi nahi izan zuen Eguzkik. Izan ere, padura askok desagertzeko arriskuan jarraitzen dute «gehienak interes urbanistikoen ondorioz». Eguzkikoen hitzetan padurek aldaketa klimatikoari aurre egiteko duten balioa «azpimarragarria» da.

Taleko kideek gogorarazi zuten EHUko ikerlari batzuek duela gutxi argitaratutako ikerketa batean jakitera eman zutenez, itsasoaren maila igotzen joan dela XX. mendean zehar, eta aurrerantzean ere igotzen jarraituko duela.

Bestetik, «ibaien ondoan herritar asko bizi garela kontuan izanda», ikerlariek padurak zaindu egin behar direla aholkatu izana «kontuan izatekoa» dela esan zuten. Izan ere, padura edo hezegune horiek ura hartu eta xurgatzeko ahalmen handia dute.

Azken egunetan Euskal Herriko hainbat lekutan bizi izan diren uholdeen gainean «urteroko kontua» dela zioen Eguzkik. Beren esanetan, «etxeetatik ura ateratzen ikusi ditugun familia horietako askoren etxeak paduretan eraikiak dira». Euri asko egiten duenean ibaia bere bidetik ateratzen da eta «padura horiek dira gainezka egiteko leku naturalak, beraz etxeak urez betetzen dira» zioten.

Getxo jotzen du adibidetzat Eguzkik; izan ere, bertan «ia urtero inundazioak jasaten dituen auzoa dute». Auzoak Fadura izena du, eta «izenak berak erakusten du lehen gune hori zer zen» diote Eguzkikoek.

Hala ere, agintariek «arazo hauetaz» ohartu nahi ez izatea salatu dute. Eraikuntza enpresek «beren poltsikoak diruz loditzen jarraitzen duten bitartean», ibai ondoetan etxeak egiten jarraitzen dutela salatu zuten.

«Ondarroako altxorra»

Talde ekologistako kideek Ondarroan «altxor ekologiko eder» bat badutela adierazi zuten; hain zuzen ere, «datozen hamarkadetan euri jasei, uholdeei eta aldaketa klimatikoaren ondorio negatiboei aurre egiten lagunduko duena, baldin eta zaintzen badugu».


alleri-dotore

09-1-27alleri-ur-askoaz4

Ondarroako Alleri hezegunea Europar Komunitateko Intereseko Leku izendatua dago eta Eusko Jaurlaritzak berak Babes Bereziko Eremu izendatua du. Gainera, hezeguneko ekosistema «aberatsa» dela gogorarazi zuen Eguzkik, eta bertan bizi den bisoi europearra legez babestua dagoela. Nahiz eta, Ondarroako Udala kudeatzen duen gestoretzako arduradun Felix Aranbarrik, Lakuko Etxebizitza Sailak Interneten zintzilikaturik duen ikusentzunezko batean «animali horri `zomorro’ hitzarekin erreferentzia egin», zioten. Bestalde, padura horiek urak garbitzeko «ahalmen handia» dutela zioten talde ekologistako kideek.

Horrez gain, herriko Udalak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren laguntzarekin Alleriko paduran «ingurunea urbanizatu eta 500 etxebizitza eraiki nahian jarraitzea» salatu zuten Eguzkikoek. Behin eta berriz, «gune hori errespeta eta zain dezaten» eskatu zuten.

getxoko uholdeak

«Getxon ia urtero izaten diren uholdeak, Fadura izeneko auzoan izaten dira. Izenak erakusten du, lehen gune hori padura bat zela, beraz ez da harritzekoa hor uholdeak izatea».

Hainbat ate jo dituzte Eguzki zein Alleri Zaindu plataformak Udalaren asmoa geldi dadin

Ondarroako Udala «informazioa ezkutatzen jardun bada ere» Alleriko Hiri Antolamenduko Plan Bereziari alegazioa aurkeztea lortu zuten egitasmo horren aurkakoek. Aurkeztu zituzten arrazoiean artean, 1993an herriko Udalak onartutako egitasmoan ez dira ingurunearen babes beharrak kontuan hartzen. Bestetik, EKOS aholkularitzak egindako ingurumen ikerketa ez dela «baleko» adierazi zuten, «ez baitute kontuan hartzen Artibai ibaia Atlantikoko Biogeografia Eskualdeko Ingurune Berezi izendatua dagoenik». Bestetik, «ikerketak ez du kontuan hartzen ingurune hori mehatxupean diren espezieen eremua denik» zioten ekologistek. Gainera, beren hitzetan «urbanizatuko den eremuan uholdeak izateko arriskua egongo da».

Bestalde, Iñigo Lamarka araterkoarengana ere jo zuten iragan urtean Eguzki ekologista taldeak zein Alleri Zaindu plataformak. Hartara, paduran egitekoak dien etxebizitzen proiektuak «behar diren neurriak hartzeko» eskatu zioten arartekoari.
Lea Artibai eta Mutrikuko Hitzan ere gai berdinari buruz:

Padurak, uxolen zaindari

(…)
Errekak gainez egiten duenean, padura batek belaki baten funtzioa egiten du, eta bere behegaine zingiratsuari esker, ur kantitate handiak xurga ditzake. Lea-Artibaiko Eguzkik azpimarratu du «eskualdean dauden padura biak, Arropain eta Alleri, babestu» egin behar direla arrazoi horrengatik ere. Modu berezian aitatu dute Allerin 500 etxebizitza egiteko proiektua «gelditu egin beharko litzatekeela».
(…)
Jarraitu irakurtzen hemen.
Deia egunkarian ere gai berdinari buruz gure gutun bat agertu da. Hemen irakurri.

ALLERIn 500 etxebizitza?

Eskualdeko ekologisten salaketa

Ondarroako Udalean agintean jarri direnek mezu kezkagarriak bidali dituzte prentsaren bidez azken egunotan: badirudi, berez eskubidea den etxebizitzaren arazoa erabili nahi dutela onartezina den hirigintza proiektu bati bultzada emateko. 500 etxebizitza berri eraiki nahi dituzte Aieriko paduretan.

Honen aurrean, lehenik eta behin, salatu nahi dugu Ondarroako Gestorak Ekos-Gipuzkoa kontratatu duela Aieriko paduraren balioa aztertzeko. Argitu beharra dago talde ekologista eta arlo honetako pertsonalitate askok irizpide gabezia leporatzen diotela Ekos-Gipuzkoa enpresari. Bere ikerketa zalantzagarrien artean daude, adibidez, Mutrikun harrobi baten irekiera paisaia berreskuratzeko proiektu gisa ezkutatu izana (oraindik epaiaren zain dagoen auzia) edota, Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Sailetik kontratatu ondoren, Pasaiako kanpo portuari EIA jasangarria egin izana (hau da, proiektua ontzat eman izana).

Ikusten denez, halakoetan beti egongo da enpresaren bat ordaintzailearen interesen araberako emaitzak aurkezteko prest. Hala ere, onartezina da Europatik Artibai Ibaiaren natur balioak azpimarratzen diren bitartean eta honentzako babes neurriak bidean direnean, diru publikoa gastatzea Aieri suntsitzeko.

Agintariok, dirua gastatzeko prest zaudetela ikusita, ez litzake hobeto egongo Aieriko padura ahalik eta egokien berreskuratzeko ikerketa bat “enkargatzea”? Ez izan padura berreskuratzeko beldurrik, ez litzateke lehen kasua izango. Hortxe dauzkagu arrakasta izan duten berreskurapenen adibideak, Txingudi eta Jaizubiko padurak (Irunen), Oria Ibaia (Usurbilen), Iñurritza (Zarautzen), Artzabal (Deban) edo Casacanpo (Mutrikun). Baina, itxura denez, Bizkaia is different, edo hori ematen du, behintzat.

500 etxebizitza eraikitzeak dirutza dakar konstruktora eta beste gutxi batzuentzat, baina Aieriko padurak babestu eta berreskuratzeak gizarte osoarentzat dakar onura: Aieriko padurak uxoletatik babesten gaitu, kirolerako eta paseorako gune izan daiteke, natur hezkuntzarako begiraleku aproposa da, … Funtsean, garapen iraunkorrak bizi kalitatea bermatzen laguntzen baitu.

Gainera, etxebizitzen arazoari irtenbideak bilatzeko beste bide batzuk ere badaude: espekulazioari aurre egin eta etxe hutsak bete, hauen gaineko zergak ipinita, eta alokairu soziala bultzatu. Are gehiago, Ondarroan bertan beste pilo bat etxebizitza eraikitzeko asmoa ere badago: Antzosolon, Zaldubiden, Ibaiondon, Artabiden.

Agintariok, gutxi batzuen interesentzat ala gizartearen gehiengoarentzat lan egiteko zaudete Udaletxean eta Eusko Jaurlaritzan?

Eguzki, Ekozain, MNT.

alleri-panela

Eskualdeko ekologisten salaketa

Hezeguneen egoera Lea Artibain

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.

Subir ↑