Buscar

Lea Artibaiko Eguzki

Categoría

bioaniztasuna

Panpako landare inbaditzailik kentzen jarraitzen dou

Ondarrun eta ingurutan dazen panpako landare inbaditzailik kentzen jarraitzen dou. Urtetik urtea leko gexauatan agertzen da hau landariau, eta bertoko beste espezixe batzuk hazti oztopatzen dau. Instituzinoiai eta herritxarrai laguntzi eskatzen dotzau hau landariau gitxike gitxike kentzen juteko.

WhatsApp Image 2018-09-14 at 18.52.01

Anuncios

Proposamena: kostaldeko artadiak berreskuratzea

Artadia aspalditik dago errotuta gure kostaldean. Gure herrietako toponimiak hori erakusten du: Artabide kalea Ondarroa, Artibai ibaia, Artadi auzoa Lekeition…

Baina azken hamarkadetan artadi horiek txikitzen eta desagertzen joan dira. Euren ordez pinua edo eukalitua sartu da, egurra ustiatzeko.

Horrek kostaldeko paisaian eragin du. Egurraren ustiaketa dela eta, sarritan lurrak biluzik egoten dira, itxura penagarria emanez. Gainera, lurrak biluzik egonda, higadura handitu egiten da.

Horregatik proposatzen dugu kostaldean artadia berreskuratzea, onura handiak ekarriko dituelako: higadura gutxituko du, paisaia hobetuko du (bertan paseoan ibiltzen diren herritarren gozamenerako) eta biodibertsitatea handituko du.

Baso hori berreskuratzeko pausoka joatea proposatzen diegu Lekeitio, Ondarroa, Berriatua eta Mendexako udalei:

– Udal hauek kostaldean dituzten lurren inbentario bat egin

– Lur horietan ze espezie dagoen ikusi

– Lur horietan espezie aloktonoak badaude monokultiboan, artak landatu (beti ere han egon ahal den bioniztasun botanikoa errespetatuz).

– Pinua eta eukaliptoa landatuta dituzten kostaldeko lur jabeekin kontaktuan jarri

– Lur jabe pribatu horiekin hitzarmenak egiten ahalegindu, euren lurretan (zati batean edo lur osoan), arteak landatzen joateko

– Kasu batzuetan lur pribatu horiek erosteko aukera aztertu

Apurka apurka pausu hauek emanda, Ondarroatik Lekeitiora doan bidea euskal kostaldeko artadi handiena bihur dezakegu, biodibertsitatearentzako eremu garrantzitsua sortuz, herritarren gozamenerako.

WhatsApp Image 2018-09-01 at 13.51.09

Landare inbaditzailik kendu douz

Zapatun landare inbaditzailik kendu genduzen Ondarrun. Hiru lekotan kendu genduzen panpako bedarrak: Alleriko bidin, Errenteixan eta Alli Zaharreko parin.

Halan eta be, ondiokan panpa bedar asko geatzen diz gure ingurutan: Errenteixan, Atxazpin… Horretxeatxik lagunzi eskatzen dotzau instituzinoiai, landare inbaditzailik kentzeko. Gu laguntzeko prest gaz.

Landare inbaditzailik tokixe kentzen dotze bertoko landariai, eta arrisku bat diz biodibersidadintzako.

Captura de pantalla de 2017-05-29 13-37-08.pngCaptura de pantalla de 2017-05-29 13-37-34.png

Hazi bolak bota ditugu Larruskainen

Hazi bolak bota ditugu Larruskainen, Ondarroak bertan dauzkan lur publikoetan. Denon artean, baso autoktono bat sortuko dugu!

Eskerrik asko Argia Aldizkarikoei, Argia Egunean egindako hazi bolak oparitzearren.

P1120176P1120177

Zuhaitzak landatu ditugu Tuteran, euskararen alde!

Biodibertsitatea defendatzen dugun bezala, hizkuntz aniztasuna ere defendatzen dugulako, bertoko zuhaitzak landatu ditugu bertoko hizkuntzaren alde.

Oinez Basoa – Ziurtagiria

Nafarroa Oinez baso bat landatzen dabil Tuterako Soto de los Tetones-en, LIC gune izendatutako eremu degradatu batean. Lagundu Nafarroako ikastolak, lagundu euskara eta lagundu gure espazio naturalak.

http://www.oinezbasoa.com/

Izengabea

Blog de WordPress.com.

Subir ↑