Buscar

Lea Artibaiko Eguzki

Categoría

Garraiobide ekologikoak

Bizikleta aparkaleku gehiago behar dira Saturraranen

Gero eta jende gehiago joaten da Saturraranera bizikletan, baina 5 aparkaleku daude bakarrik eta askotan beteta egoten dira. Mutrikuko Udalari eskatzen diogu Saturraranen bizikleta aparkaleku gehiago ipintzeko.
IMG-20160904-WA0012

IMG-20160904-WA0013(1)

Bizikletak aparkatzeko leku gehiago behar dira Saturraranen eta Arrigorrin

Udan jende asko joaten da hondartzara bizikletan, baina beti ez da egoten aparkatzeko lekurik.

Mutrikuko Udalak bizikleta aparkaleku bat ipini zuen iaz Saturraranen. Baina argi dago bakarragaz ez dela nahikoa. Aparkaleku gehiago ipintzeko eskatzen diogu Mutrikuko Udalari.

DSC_0013

DSC_0012

Ondarroako Arrigorri hondartzan bizikleta aparkaleku asko ipini ditu Ondarroako udalak azken urteotan. Hala ere, gehiago ipintzea komeni da.

DSC_0062

DSC_0064

Obrak aprobetxatu, bidegorriak egiteko

Bizkaiko Foru Aldundia Markina eta Berriatua arteko errepidea konpontzen ari da. Bidea zabaldu egingo du, eta apur bat zuzendu. Zoritxarrez, obra hori ez dute aprobetxatuko bi herrien artean bizikletentzako bidegorri bat egiteko.

Antzeko beste kasu bat: Ondarroan 4 urtean Iturribarri eta Kamiñazpi auzoak konpondu ditu udalak. Ondorioz, oinezkoek espaloi gehiago eta zabalagoak dituzte bertan oinez ibiltzeko. Baina auzo hartan ere ez da bidegorririk egin.

Eta halako adibide gehiago aurkitu ahal ditugu eskualdean.

Gure herri eta auzoetan bidegorri sare bat edukitzea beharrezkoa da jendea bizikletan gero eta gehiago ibiltzea nahi badugu. Baina horretarako instituzioek argi eduki behar dute kale edo errepide bat konpontzen denean, bizikletei ere lekua egin behar zaiela.

Bizikletan ibiltzea ona da osasunarentzat eta herriko kaleetan zarata eta kutsadura gutxiago egoten laguntzen du.

Erakunde publikoek bizikleta alternatiba erreal bezala ikustea nahi dugu, eta euren politiketan kontuan hartzea beti!

IMG-20150709-WA0003

Zenbat leku okupatzen dute kotxeek Ondarroan?

kotxe 3

Ondarroan 3.248 kotxe daude. Hau da, 3 pertsonako kotxe bat baino gehiago.

Kotxe hauek espazio asko okupatzen dute. Bakoitzak 8 metro kuadro inguru dituela kontuan hartuta, Ondarroako kotxe guztiek 25.984 metro kuadro okupatzen dute, 2,59 hektarea (kotxetik ateratzeko behar den tartea, eta maniobra egiteko behar den espazioa kontatu barik).

Hau da, kotxe guztiak bata bestearen alboan ipinita, Ondarroako Alde Zahar guztia okupatzea lortuko genuke. Herriko kotxe guztiak kenduta, Zaldupe futbol zelaia baino 4 bider eta Itsas Aurre plaza baino 11 bider espazio handiagoa lortuko genuke.

alde zaharra

Horrenbeste kotxe egoteak kalte asko eragiten ditu herrian:

– Espazio publikoaren galera: zenbat kale, zenbat eraikin, zenbat lokal galtzen ditugu kotxeei espazioa lagatzeko! Imajinatzen duzue Anexuko aparkalekuak kendu eta kirol gunea handitzea? Imajinatzen duzue Astilleruko aparkalekuetan kultur etxe bat, jatetxeak eta parke bat? Imajinatzen duzue Itsas Aurreko aparkalekuak kendu eta plaza handitzea?

– Kutsadura: Zarata eta aire kutsatua daukagu hainbeste kotxeren ondorioz

 

kotxe 1

 

Irtenbideak badaude, herrian kotxe gutxiago egoteko:

– Peatonalizazioekin jarraitu behar da. Kotxeei mugak ipini behar zaizkie herri barruan.

– Bizikletentzako bideak gehitu behar dira, herri barruan eta herritik herrira.

– Garraio publikoa hobetu

– Kotxea konpartitzen dutenei sariak emon enpresetan

kotxe 2

Kotxeak gutxitzeko neurriak hartzen baditugu, denok irabaziko dugu. Espazio publikoa irabaziko dugu, kutsadura gutxituko da, eta osasuna hobetuko zaigu!

Saturraranen bizikleta aparkalekuak ipini dituzte

Mutrikuko udalak bizikleta aparkalekuak ipini ditu Saturraranen Eguzki talde ekologistak eskatu zion bezala. Pauso honek garraio ekologikoa bultzatzen lagunduko du.

P1080814

Ondarroan mugikortasun ekologikoa bultzatzeko plana

Ondarroako Eguzkik lau ekintza proposatzen ditu, herrian mugikortasun jasangarria bultzatzeko. 4 ekintzak batera edo banaka egin daitezke.

Ekintza horiekin oinezkoen eskubideak sendotuko dira, eta bizikletan edota beste garraiobide jasangarri batzuekin (patinak, skatea…) ibiltzea lagunduko da.

1 – Artibai erreka alboak libre laga, Institutuan eta Gaztelekuan

bizikleta 1

Erreka alboko bidea itxita dago liburutegi aurretik nagusien egoitzara. Institutuko eta Gaztelekuko hesiek bidea mozten dute. Bide hori libre lagata, erreka albotik oinezkoak eta bizikletak ibiltzeko bidea sortu daiteke. Horrela, Ibaiondotik Alde Zaharrerako “bidegorri” bat lortuko genuke, bi norabidekoa. Gainera, legeak agintzen du erreka alboko pasabideak libre laga behar direla.

2 – Erribera, Nasa eta Kantoipe, oinezkoentzako

bizikleta 2

Kale Handi, Iperkale eta Goiko Kalean egin den bezala, Nasa eta Kantoipe kaleak oinezkoentzako izan behar dira. Igo eta jaisteko piboteak ipini behar dira eremu horretan. Bertako bizilagunek sartu irtenak egiteko txartelak eduki ditzakete, eta goizetan karga eta deskargako ordu batzuk laga daitezke. Osterantzean, oinezko eremua izango da, eta bizikletek alde batera eta bestera pasatzeko eskubidea edukiko dute, beti ere abiadura kontrolatuta.

3 – San Inazio, peatonalizatua

 bizikleta 3

San Inazio kalea, haurtzaindegitik Zubi Barrira, peatonalizatu egin beharko litzateke (gaur egun erribera eta nasa dauden bezala). Kotxeei norabide bakarrean pasatzen laga (gaur egun bezala); eta espaloiak eta errepidea altura berdinean ipini, bizikletak bi norabideetan mugitu ahal izateko.

4 – Bizikleta karrila, Artabiden

 bizikleta 4

Artabideko errepidean bizikletentzako karrila margotu behar da. Eremu hori kotxeek eta bizikletek konpartituko dute, baina kotxeek bizikleten erritmoa errespetatu beharko dute.

Saturranen bizikletak aparkateko lekuk nahi douz!

Udan bizikletan Saturranea juten gazenok, bizikletak ezin aparkata ibiltxen gaz. Kotxintzako eta motorrantzako aparkalekuk sobre daz, baine bizikletantzako bapez. Hori ez da garraio jasangarrixe bultzatzeko bidi! Mutrikuko Udalai eskatzen dotsau datorren udako hondartza parin bizikleta aparkalekuk ipintxeko!

Kotxintzako parkinetik lortzen daben diru ahal dabe erabili bai bizikletantzako aparkalekuk erosteko, eta baitxe Saturraneko inguru naturalak berreskuratzeko.

P1060397

P1060399

Ondarroan bizikletarekin ezin ibilita!

Ondarroako udal gestorak bizikletaren erabilpena bultzatzeko konpromisoa hartu ei zuen Agenda 21ean, eta egin duen gauza bakarra lurrean bizikletak margotzea izan da.

Baina herri barruan bizikletarekin ibiltzeko dauden arazoak ez dira lurrean bizikletak pintatuta konpontzen. Herri barruan norabide bakarreko errepidea ipini zenetik, Alamedatik Berdura Plazara  errepideko arauak errespetatuz joateko, bizikleta zaleak Kalatrabaren zubira joan behar du, Astilleruko pasealekua zeharkatu behar du, errepidera igo behar da eta handik Zubi Barria zeharkatu behar du Plaza Berdurara heltzeko. Ibilbide honekin bizikletaren erabilpena sustatzen al da? Ez dugu uste.

Argi dago ibilbide hau prestatu dutenek ez dutela bizikleta askorik erabiltzen, eta ez dutela garraiobide hau alternatiba bezala ikusten, baizik eta aisialdirako elementu modura.

Ondarroan bizikletaren erabilpena alternatiba bat izateko Alde Zaharra osorik peatonalizatu behar da, piboteak kendu eta oinezkoei eta bizikletei lehentasuna emanda eta kotxeen sartu irtenak asko mugatuta (bai abiaduran eta baita kopuruan ere). Baina, noski, horretarako udalak azken urteetan Alde Zaharrean landu duen hirigintza eredua zentzugabea izan dela onartu behar du. Behin txarto egindakoa onartuta, bizikletarentzako alternatibak aurkitzea errazagoa izango da!

bizikleta

http://ondarroa.hitza.info/albisteak/3761/Bizikleten_bidea_ez_dela_egoki_ipini_esan_du_Eguzkik.htm

Bizikletaren aldeko kanpaina

Ondarroan bizikletagaz? Zoratuta zaude ala?

Itxura denez, egun hauetako batean erabakiko du Ondarroako Gestorak zein enpresak egingo duen herri barruko urbanizazio lanen azken fasea. Eta, zelan ez, autoen neurrira egindako birmoldaketa izango da hau ere, oraingo honetan ere ez baitira kontuan izango bizikleta erabiltzaileon beharrak.

Bizikleta erabiltzen duen edozein ondarrutarrek badaki herrian lehendik zeuden oztopoak gehitu egin direla azken urteetan Udalak burutu duen herri barruko urbanizazioarekin, Erribera kalean eta San Ignacion norabide bakarreko bidea ipini zutenetik ezinezkoa baita bizikletan Artabidetik Kamiñazpira herri barrutik joatea.

Gure herriak jasangarriagoak egin nahi baditugu, ezinbestekoa da herri barruko zirkulazioan oinezkoei eta bizikletei lehentasuna ematea, eta autoei oztopoak ugaritzea, jendeak mugitzeko eredu garbienak aukera ditzan. Inguruko herri askotan horrela egiten da.

Itxura denez, Ondarroako urbanismoa zelakoa izango den erabakitzen dutenek ez dute bizikletarik hartzen, eta, beraz, ez dakite zeintzuk diren bizikleta erabiltzaileok dauzkagun burukominak. Halere, arazoa estrukturalagoa da. Herritarren baimenik gabe eta herritarren hitza entzun gabe dabilen Udal Gestora batek normala da herritarren beharrizanei ez erantzutea. Adibidez, guk eta beste herritar askok iritziak plazaratzeko erabiltzen genuen Udal Ingurumen lan-talde irekia ez da batu EAJ (bere alderdi adiskideen laguntzarekin) Udalean dagoenetik. Beste adibide bat: garraiobide jasangarrien aldeko muralak margotu ditugunean, Udaleko langileek (goikoek aginduta) egun gutxira pintura grisarekin ezabatu dituzte, eta udan ipini ditugun panelak egun batetik bestera kendu dizkigute, inoiz baino arinago. Argi dago komunikazio sareak moztu eta ahots disidenteak isilarazten dabiltzala.

sin-titulo11

Egoera honetan, EAJk ez daki (eta ez du jakin nahi) zeintzuk diren herritar askok ekologia arloan (eta beste arlo askotan) dauzkagun kezkak eta beharrizanak. Eta horrelaxe egiten ditu egiten dituen txapuzak! Beraien kontu korronteetarako oso onuragarriak diren txapuzak, dena esan behar bada!

Hasieran aipatutako arazora bueltatuz, herri barrua peatonalizatu eta oinezkoentzat eta bizikletentzat berreskuratu beharra da-go! Herri barrua herritarrentzat, eta ez herritarren autoentzat!

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.

Subir ↑