Buscar

Lea Artibaiko Eguzki

Categoría

Ibaiak

Saturraran erreka gurpil zaharrez beteta dago

Saturraran errekan 7 gurpil zahar daude gutxienez. Gero eta gehiago. Ez dakigu itsasoak ekarritakoak diren edo jendeak botatakoak. Mutrikuko udalari eskatzen diogu gurpil horiek jaso eta eroan behar diren lekura eroateko. Eta jendeari eskatzen diogu gure ibaiak zaintzeko.

Gure errekak ez dira zabortegi bat!

DSC_0822

DSC_0818

DSC_0819

DSC_0820

DSC_0821

DSC_0825

DSC_0836

Anuncios

Saturraran errekan isurketa bat egon da

Saturraran errekan isurketa bat egon da 2015eko urtarrilaren 13an. Noiz arte egon behar gara erreka horretako isurketak salatzen?

DSC_0826

DSC_0823

DSC_0824

Saturraran zikinez beteta

Aurreko astin arrainak agertu zin hillde. Hurrengo egunetan bits marroi agertu zan ingurutan. Eta gaur hondartza guzti, erreki eta Harbideko hatxak zikinez beteta agertu diz. Argi da enpresan batek erreka botatxuzela beran zikinak, salmueri seguruena, orixu be bai igual. Baine ze enpresa ixan da? Hainbeste gatz eta zikin botata, errekako bixixe hil etxen da. Kutsadurarik ez!

P1060476

P1060482

P1060479

P1060483

P1060428P1060474

Arrainak hildde Saturraneko errekan

Beste behin be arrainak agertu diz hildde Saturraneko errekan. Zer pasa da? Zeinek ein dau hau? Isurketa bat ixan da? Mijoako enpresan kontrola handitxu ein bir de errekan etxen dizen isurketak kontrolateko.

P1060391

P1060386

P1060384

P1060388

P1060383

Ondarroako Udalak isurketen inguruko gure mozioa onartu du

Ondarroako udalak isurketen inguruan sartu dugun mozioa onartu du plenoan. Mozio horretan uda honetan gertatu diren isurketen inguruan informazioa eskatzen dugu, besteak beste. Bilduko 9 zinegotziek bozkatu dute alde; PNVko 2ak, abstenitu egin dira.

Hauxe da mozioaren testua:

MOZIOA: EGUZKI TALDE EKOLOGISTAK ONDARROAKO IBAIAN EGOTEN DIREN ISURKETEI AURRE EGITEKO ESKATZEN DIO ONDARROAKO UDALARI

Ondarroako ibaiaren kalitatea asko hobetu da azkenengo urteetan, batez ere etxeetako ur zikina ur araztegira bideratu direlako. Hala ere, urtea joan eta urtea etorri, errekara egindako isurketak behin eta berriro errepikatzen dira. Horren erakusle da datu hau: 2012ko udan Arrigorri hondartzan bainua debekatu behar izan da behin baino gehiagotan, portutik eta ibaitik kutsadura ailegatu delako bertara.

Uste dugu arazo honek gure ingurumena eta herritarren osasuna kaltetzen dituela, eta konpondu beharreko gaia dela. Horregatik, Ondarroako udalari pauso hauek emateko eskatzen diogu.

Portuan egoten diren isurketen kasuan eskari hauek egiteko Portu Agintaritzari:

–        Informazioa eskatzea udan txalupa bati isurketa bat egiteagatik ipinitako isunaren inguruan. Ea tramitazio hori nola dagoen.

–        Txalupek gasoila hartzen dutenean portuko zaindari bat bertan presente egoteko eskatzea

–        Txalopen desguazearen egoera legalaz galdetzea: zelako baimenak dituen enpresak; desguazeko arlanpak legea batetzen al duen; zergatik egiten diren desguaze batzuk uraren gainean eta tingloi ondoko erregai biltegien aurrean.

Saturrarango errekatik ateratzen den ur zikinaren inguruan, galdera hauek egiteko Mutrikuko Udalari:

–        Ea zein egoeratan dagoen Mijoako araztegia.

–        Ea informaziorik edo tramitaziorik baduten udan egondako isurketen inguruan, eta ea isurketa horiek egin dituztenen berri baduten.

Astilleruko kirol portuko arlanpan egiten diren isurketen inguruan, eskari hauek egiteko Antiguako Ama Itsas Elkarteari:

–        Arlanpan pinturarik ez botatzeko uretara, eta txalopen pinturarik ez kentzeko presiozko ur txorrotadekin

–        Bestelako gai toxiko eta kutsatzailerik ere ez botatzeko ibaira

Berriatuko udalari ere informazio hau eskatzea nahi dugu:

–        Zein egoeratan dagoen Berriatuko ur zikinen sarea, eta bereziki ea nora isurtzen dituzten ur zikinak Gardotza poligonoan.

Udalari eskatzen diogu beste arazo hau ikertzeko eta konpontzeko bitartekoak ipintzeko:

–        zenbait etxeetan ur zikinen irteera teilatuko euri uren hodietara konektatuta daukate.

Era berean, udalari eskatzen diogu ur zikinean sarera konektatu gabe dauden lekuak ahalik eta arinen konektatzeko.

Jasotako informazio guztia Eguzki talde ekologistari bidaltzea eskertuko genuke

Artibaiko isurketen puntu beltzak

Artibai ibaia isurketen puntu beltzez josita dago. Hona hemen, udan atera ditugun eta bidali dizkiguten argazkiak.

Kirol portuan txalupak margotzen dituztenean isuri guztiak ibaira joaten dira.

Mijoako enpresek koipea botatzen dute Saturran ibaira, eta zikin horiek Ondarroako hondartzan amaitzen dute.

Portuan, nahi duenak nahi duena egitearen legeak agintzen du.

Txalupen desguazeak edonon egiten dira, uraren gainean eta gasoil depositoetatik hurbil.

Desguazeak egiteko toki “ofiziala” ere itsasora zabalik dago, ez dauka ur tankerik, eta metal guztiak uretara joaten dira.

Portuan zamarrak uretara botatzen dira zuzenean.

Pertsona batzuk etxeetako garbigailuak euri uren hodietara konektatzen ditu, eta ur zikinak ibaira botatzen dituzte zuzenean, araztegira bidali barik!

Erreki garbitzen ibili gaz!

Beste behin be, erreki gabitzen ibili gaz Kamiñazpi ingurun, Eskilantxarri Ur Kirol Elkarteko lagunakin batea. Edozer topa dou, erruberak, boteilak, sarik, erropak, txikotak, pilak, gasoil potuk… Sarik eta txikotak oso arriskutsuk diz, bertan arbolak katiatute geatzen dizelako eta uxolan eragine handitzen dabelako. Pilak eta plastikuk ure asko kutsatzen dabe. Erreki hobeto zaintzen hasi biko ginake!

Erreki garbitzea guz, bazatoz?

San Juan suak bai, baina horrela ez!

San juan suak urtero berritzen ditugun ohitura dira, jende askok oso gustuko dituenak. Baina gure ohiturek geure eguneroko bizimodua zelakoa den erakusten digute askotan. Sasoi baten, egurrak, sasiak… erretzen ziren egun horretan. Gaur egun, jendeak plastikoak eta bestelako gai kutsagarriak erretzen ditu. Horrek, lurra kaltetzen eta kutsatzen du.

Begira nola geratu den Errenteria auzoko erreka alboa, San juan sua egin eta gero. Hor erretako plastikoen errauts toxikoak lurrera eta errekara doaz! Non eta babestutako LIC eremu batean! San juan suak bai, baina horrela ez!

Hondakinak, erre aurretik:

 

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.

Subir ↑