Buscar

Lea Artibaiko Eguzki

Categoría

Kostaldea

Konfirmatuta: Ondarroako Depuradorak bota zituen itsasora maiatzaren 24ko ur zikinak

18671768_1872051256394650_2588813310685840693_o

Bizkaiko Ur Partzuergoak erantzun du guk bidalitako galdera, eta konfirmatu du Ondarroako depuradorak bota zituela itsasora maiatzaren 24ko ur zikinak.

Ez da lehenengo aldia hau gertatzen dena. Eraiki zutenetik, depuradorak arazoak dauzka. Marea biziak daudenean, ur gazia sartzen da saneamendu sarean. Ur gazi horrek hil egiten ditu depuradorako bakteriak, eta bakteria hauek dira ur zikina garbitzeaz arduratzen direnak. Hori ez gertatzeko, ur gazia aparteko tankeetan gordetzen dute depuradorakoek. Baina ur gazi gehiegi dagoenean, uretara bota behar izaten dute, garbitu barik. Eta hori gertatu zen maiatzaren 24an.

Bizkaiko Ur Partzuergoari eta instituzioei eskatzen diegu arazo hau ahalik eta azkarren konpontzeko, itsasora ur zikin gehiago ez botatzeko.

Bide batez, Ur Partzuergoari eskatzen diogu euskaraz bidalitako galderak euskaraz erantzuteko. Euskaraz bizi nahi dugulako, eta gure eskubidea delako.


 

Captura de pantalla de 2017-06-12 17-43-11.png

Depuradorak ur zikina bota du itsasora

Bizkaiko ur partzuergoari azalpenak eskatu dizkiogu isurketa honengatik.

Ez da lehenengo aldia depuradora inguruan halako isurketak gertatzen direna. Aurrekoetan ere salatu izan dugu, eta ur partzuergoak behin onartu zigun depuradorak arazoak zeuzkala. Arazo horiek jarraitzen dute?

18738568_1872051253061317_6578984373441865143_o18671768_1872051256394650_2588813310685840693_o

18623667_1872052956394480_1484573665248488659_o

Saturraran ez da zabortegi bat!

Saturraran ez da zabortegi bat! Ez bota zaborrik itsasora, ibaietara eta hondartzara!

20170301_140852

Itsasoa eta kaleak zaborrez beteta Lekeitioko antzar egunean

IMG-20160906-WA0006

Aurten ere itsasoa eta kaleak zaborrez bete dira Lekeitioko antzar egunean.

Uretara jausitako zabor horrek itsasoa eta arrainak kutsatzen ditu, eta kutsatutako arrainek geure plateretan amaitzen dute. Itsasoa zikinduta geure osasuna kaltetzen dugu.

Neurriak hartu behar dira jaietan hondakin gutxiago sortzeko, eta kaleak eta itsasoa zaborrez ez betetzeko. Horretarako edalontzi berrerabilgarriak erabili behar dira, birziklatzeko ontzi gehiago egon behar dira kalean…

Ondo pasatzen dugun bitartean geure ingurua errespetatzea posible da.

Hondartzak zaborrez beteta, beste behin

Joan da uda, joan dira garbitzaileak, eta hondartzak zaborrez betetzen hasi dira beste behin ere. Plastikozko botilak, latak, bidoiak… Hondartzetan hau agertzen bada, zer egongo da gure ibai eta itsasoetan?

Noiz konturatuko gara ibai eta itsasoak zaborrez betetzen ari garela? Noiz konturatuko gara zabor horrek gure kostaldea zikintzen duela? Noiz konturatuko gara zabor horrek arrantzatzen ditugun arrainak kutsatzen dituela?

Zaindu ibaiak eta itsasoa, gure etorkizuna dira eta!

DSC_0493

DSC_0495

DSC_0487

Karraspio ingurua porlanez betetzeko proiektua bertan behera geratu da

Proiektu honen bidez, promotore pribatu batek Karraspio inguruan aparkalekua eta etxebizitzak eraikitzeko asmoa agertu zuen, eta, Mendexako Udalak eta Aldundiak babes osoa eman zioten hasiera-hasieratik.

Promotoreak 24 etxebizitza eraiki nahi ditu Karraspio gainean, eta horren truke 180 autorentzako aparkalekua egiteko lurra eskaini du. Baina, norentzat izango dira etxebizitzak? Noren mesederako? Zein eratako etxebizitzak izango dira? Herritarren poltsikoetarako? Gainera, eta larriena, babestutako gune horretan zeuden zuhaitzak ere moztu egin dira 2003-2013 urteen artean lurra soiltzeko helburu bakarrarekin (delitu ekologikoa).

Bestetik, argi dago 180 aparkaleku egiteak ez dituela aparkatzeko arazoak konpontzen. Lekeitioko irteeran badaude aparkalekuak trafikoaren arazoari irtenbidea emateko, eta orain Karraspio hondartzan beste aparkaleku bat egiteak, inguruneari sekulako kaltea egiteaz gain, trafiko gehiago ekarriko luke hondartzara eta arazoa handiagotu. Horren aurrean guk kalterik txikiena egingo duten alternatibak aztertzea proposatzen dugu: garraio publikoan hobekuntzak egin, autobus lantzaderak jarri…

Proiektu honen guztiaren helburua zein den ikusteko ez da betaurreko berezirik behar: promotore pribatu baten negozioa. Harrigarriena da Udalak eta Diputazioak promotore pribatu horrek aurkeztutako proiektua azken muturreraino defenditu dutela.

Proiektua gelditzeko bide luzea egin dugu 2011tik hona. Batetik, ikusita gure alegazio eta kexak ez zirela kontuan hartzen, epaitegietara jo behar izan dugu eta administrazioaren aurrean kontentziosoa jarri. Bestetik, era askotako ekintzak antolatu ditugu gure aldarrikapena kaleratzeko: hitzaldiak, ibilaldia, antzerkia, barazkien salmenta, panel informatiboak, elkarretaratzeak, auzo-lana, sinadura bilketa…

SOS KARRASPIO izeneko mahaian biltzen izan diren talde eta herritarren lana ezinbestekoa izan da egitasmoa gelditzeko (auzokoak, Gu behintzat oinez herri plataforma, Ekozain talde ekologista, Lekitxo bizirik, Mendexako Bildu, Lekeitioko Bildu, Lekeitioko Aralar…), baita gerora, sinadura emanez edo ekintzetan parte hartuz, atxikimendua adierazi duzuen eskualdeko mendi talde (Lumentza, Aurrera, Artibai), talde ekologista (EGUZKI, Ekologistak martxan), eta makinatxo bat lagunen ekarpena ere.

ZORIONAK DANORI.

Auzi hau irabazi dugu, baina aurrerantzean ere adi jarraitu beharko dugu gure ingurunearen defentsan

Epai honek erakusten digu zaila dirudien arren, herritarrok elkar hartuta, guztion lanarekin, gauza handiak lor ditzakegula

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Saturraranen gurpil gehiago agertu dira

Saturraranen gurpil gehiago agertu dira tenporaleen ondorioz. Lehendik zeuden batzuk ere bertan jarraitzen dute. Portuan eta txalupetan neurriak hartu behar dira kostaldea gurpilez ez betetzeko. Mutrikuko udalari eskatzen diogu gurpil horiek jasotzeko.

image

image

image

Portuko eta txalopetako erruberek Saturraranen amaitzen dute

Aurreko batean salatu genuen Saturrarango errekan gurpilak agertzen zirela. Errubera horiek zuloak eta sokak dituzte, eta txalupetatik eta portutik itsasoak ekarritakoak dira.

Txalopa jabeei eta portuko arduradunei eskatzen diegu gurpil zaharren ordez beste alternatiba batzuk erabiltzeko. Ondarroako portuan bertan badaude hormara lotuta dauden gomazko paloak.

image

Ez bota zamarrik itsasora

Eguna joan eta eguna etorri, gure hondartzak itsasora botatako zaborrez beteta agertzen dira. Zabor hori desegiten eta partikula toxikoak zabaltzen joaten da. Itsasoko fauna kutsatzen du, guk kutsatutako fauna arrantzatzen dugu eta azkenean kutsadurak gure platerean amaitzen du. Ez bota zamarrik itsasora.

DSC_0835

DSC_0831

DSC_0828

Blog de WordPress.com.

Subir ↑