Buscar

Lea Artibaiko Eguzki

Categoría

Uncategorized

Garoña itxi betirako!

16797940_1826580747608368_2208321931590498730_o

Berriatua ekologiko bat lortzen jarraitzeko proposamenak

capture_2016-10-21-19-21-11

Berriatuko Udalak etorkizunean herria zelakoa izango den erabakitzeko batzarrak egingo ditu herritarrekin. Txalogarriak dira halako ekimenak. Herritarren erabaki behar dutelako euren etorkizuna.

Lea Artibaiko Eguzkik ere eztabaida horretan parte hartu nahi du, eta aproposak izan daitezkeen ideia batzuk proposatu nahi ditugu, etorkizuneko Berriatua jasangarriagoa eta ekologikoagoa izateko.

Hauek dira proposamenak:

– Hektarea publiko batzuk baso autoktonoa berreskuratzeko erabiltzea

– Argiteria publiko guztian LED sistema ipintzea, energia eta dirua aurrezteko.

– Udal eraikinentzako energia berriztagarria izatea, kontsumo kooperatiben bidez kontratatuta

– Udal eraikinetan energia berriztagarria sortzea, eguzki plaken bidez, adibidez.

– Energia berriztagarriekin lotutako enpresak herriko industriguneetara erakartzeko hobariak.

– Herritarrek nekazaritza ekologikoa egiteko baratza publikoak

– Herri barruan bizikletan ibiltzeko bidegorriak

– Hondakinen %60tik gora birziklatzeko pausoak ematen jarraitzea

 

 

13925703_1732515257014918_6510418338380826415_o

Saturraneko errekan arrainak hildde, eta Ondarrukun koipi uretan

IMG-20160720-WA0003

Uztailan 20xan bi albiste txar euki genduzen. Saturraneko errekan arrainak hildde agertu zin, eta Ondarruko errixun koipi agertu zan.

Urtero udi ailaten danin arrainak hildde agertzen diz Saturranen. Eta Ondarruko errixun koipi lantzin-lantzi agertzen da. Eta honei danai gehitxu bitzau Ondarruko portun egoten dizen isurketak.

Susmatzen dou zeintzuk ixaten dizen honek isurketak etxen dotxuezenak, eta erakunde publikuai eskatzen dotzau neurrixak hartzeko YA!

Errekak garbi nahi douz euki!

Capture+_2016-07-20-23-55-07

Capture+_2016-07-20-23-55-34

 

Zainddu Artibai erreki!

Asteburun euri asko einddau, eta Artibai errekan behera ur asko etorri de. Uxolak erreka albutan topatxuzen gauza guztik itsosarutz erutxuz, tartin oso kutsagarrixak dizen gauzak (kortxuk, plastikuk, bidoik…). Horrek gauzak hondatzan agertu diz gero.

Erreka bazterrak txukun euki bir douz. Kutsagarrixak dizen gauzak erreka albutatik kendu ein bir douz, uxolak datozenin itsosu zamarrez ez beteteko. Onena, erreka albutako baso eta marismak berreskuratzi dala ereizten gasku. Zainddu Artibai erreki!

 

 

Garoña ez zabaldu!

Espainiako gobernuak Garoñako zentral nuklearra berriro zabaldu nahi duelako, Lea Artibaiko Eguzkik bat egiten du #selfiekontragaroña kanpainarekin

Gogoratu Garoñako zentral nuklearra gure eskualdetik 100 kilometrora dagoela, eta eztanda egin zuen Fukushima zentralaren teknologia zahar berdina daukala.

Garoña ez zabaldu!

 

Gabonetako oparia, gure seme-alabentzat

IMG_20151225_200629(1)

Gabonak familiarekin egoteko egunak dira pertsona askorentzat, aspaldiko lagun eta senideak ikusteko egunak.

Baina azken urteetan beste zeozer be bihurtu dira: mugarik gabe kontsumitzeko egunak.

Neurririk gabeko kontsumo horrek ondorio txar asko dauzka. Horietako bat da argazkietan ikusten dena: hondakin asko sortzen dugula. Gehiegi.

Jende bat ahalegintzen da hondakin horiek sailkatu eta birziklatzera bidaltzen, baina beste askok zabor guztia nahastuta botatzen dute.

Gure kaleetan ikusten diren irudiak negargarriak dira. Hauek Ondarroako irudiak dira, baina herri guztietan errepikatzen dira.

Hau da gure ondorengo belaunaldiei laga nahi diegun “oparia”? Errekurtso naturalik gabeko eta zabortegiz betetako mundua laga nahi diegu gure seme alabei?

Gutxiago kontsumitu, hondakin gutxiago sortu, eta sortzen ditugun hondakinak berrerabili eta birziklatu behar ditugu. Bestela, jai daukagu.

IMG_20151225_221131(1)

IMG_20151225_195353

IMG_20151225_195643(1)

Ondarroako Udalak lau urtean egindako lanaren balorazioa

Lau urtean Ondarroako Udalak bide ona hartu du gure inguru naturala zaintzeko, baina gauza asko daude egiteko oraindik herri ekologiko bat lortzeko.

BATZORDEA MARTXAN. Duela lau urte udaleko ingurumen batzordea berriro martxan ipini zen. Erabaki ona izan zen, bertan batzen garelako ingurumenarekin arduratuta gauden herritarrak, arazoei irtenbideak topatzeko. Hurrengo lau urteetan ere batzordeak martxan jarraitzea eskatzen dugu.

GARRAIO EKOLOGIKOAK. Udalak bizikleta aparkalekuak ipini ditu herriko txoko askotan, eta Alde Zaharreko zati bat oinezkoentzat egokitu du. Halandabe, herri barruan bizikletan ibiltzeko arazo handiak daude oraindik. Horregatik, udalari eta Eusko Jaurlaritzari (Hezkuntza Sailari) eskatu diegu erreka alboko bidea libre lagatzeko zaharren egoitzatik liburutegira, bidegorria egiteko.

HONDAKINAK ETA ZAMARRAK. Oso gutxi birziklatzen dugu ondarrutarrok. %30 baino gutxiago. Beste zamar guztiak erreta eta zabortegietan amaitzen du. Lau urtean udalak pauso batzuk eman ditu egoera horri buelta emateko (batzarrak, konposta, nahi dutenei hondakin organikoak etxe aurrean jasotzea). Halandabe, hurrengo urteetan pauso handiagoak eman beharko dira, beti be herritarren berba kontuan hartuta. Birziklatzea herritar denon eskubidea eta betebeharra da. Kutsatzea ezin da izan eskubide bat.

ATXAZPIKO ZABORTEGIA. Legegintzaldiko berririk pozgarriena izan da guretzat. Urte askoan eskatzen egon gara, eta behingoz udala Atxazpiko zabortegia berreskuratzen hasi da. Urteetan ardura barik bota ditugun zamarrak Atxazpitik itsasora jausten ari dira, eta udalak neurriak hartuko ditu horri aurre egiteko. Ikusten denez, zaborra ez badugu birziklatzen, ez da desagertzen, zabortegietan amaitzen du eta arazoak ematen hasten da.

LARRUSKAINGO BASOA. Urteetan pinua egon den lekuan hamabost hektareako baso autoktonoa landatzen hasi da udala elkarlanean eta auzolanean. Biodibertsita-tea zaintzeko bidea hori da. Gainera, herrian edaten dugun ura bertatik hartzen dugunez, denoi egingo digu mesede basoak. Udalari eskatzen diogu bide horretan jarraitzeko, lurrak erosi, babestu eta bertoko basoa landatzen joateko.

ENERGIA AURREZTEA. Udalak pausoak eman ditu kaleko argietan energia aurrezteko. Farolak beranduago piztu eta arinago amatatzen ditu. Erabaki egokia da, baina energia aurrezteko pauso gehiago eman behar dira. Adibidez, monumentuen argiak azkarrago amatatzea eta gutxiago kontsumitzen duten LED argiak ipintzea. Auzo batzuetan LED argiak ipini ditu, baina guk herri osoan ipintzea eskatzen dugu. Energia berriztagarriak ere bultzatu behar dira.

ISURKETAK. Udalak isurketak kontrolatzeko protokoloa ipini du martxan, eta espero dugu horrekin isurketa gutxiago egotea. Dena dela, udalari eskatzen diogu portuan eta Saturraranen egoten diren isurketak salatzeko, eta Jaurlaritzari eta Mutrikuko Udalari ardura gehiago eskatzeko. Gainera, herrian ere ur zikin batzuk errekara joaten dira oraindik. Udalak saneamendua amaitu behar du, ur zikin guztiak araztegira bidaltzeko.

ETXEBIZITZA. Herrian 500 etxe daude hutsik eta udalak erabakiak hartu behar ditu herrian alokairu soziala bultzatzeko.

Aspaldiko mural bat

Aspaldi geuk egindako mural bat zabaldu da sare sozialetan. 20 urte inguru ditu, baina zoritxarrez mezuak orain ere balio du.

B18sXFiIcAEMp6O.jpg large

Blog de WordPress.com.

Subir ↑