Buscar

Lea Artibaiko Eguzki

Categoría

ura

Itsasoa eta kaleak zaborrez beteta Lekeitioko antzar egunean

IMG-20160906-WA0006

Aurten ere itsasoa eta kaleak zaborrez bete dira Lekeitioko antzar egunean.

Uretara jausitako zabor horrek itsasoa eta arrainak kutsatzen ditu, eta kutsatutako arrainek geure plateretan amaitzen dute. Itsasoa zikinduta geure osasuna kaltetzen dugu.

Neurriak hartu behar dira jaietan hondakin gutxiago sortzeko, eta kaleak eta itsasoa zaborrez ez betetzeko. Horretarako edalontzi berrerabilgarriak erabili behar dira, birziklatzeko ontzi gehiago egon behar dira kalean…

Ondo pasatzen dugun bitartean geure ingurua errespetatzea posible da.

Gaur be koipi Ondarruko errixun eta portun

IMG-20160721-WA0010

Atzo arrainak hildde agertu zin Saturraneko errekan, eta koipi Ondarruko errekan.

Gaur atzea be koipi agertu de Ondarruko errixun, eta batxe portun be.

On dala aste batzuk portun egondako beste isurketa bat salatu gendun.

Noiz arte aguanta bir douz holakuk? Administrazinoik neurririk hartuko dabe? Ala herritxarrok hasi biko gaz beste neurri batzuk hartzen?

IMG-20160721-WA0009

Capture+_2016-07-21-23-50-26

Capture+_2016-07-21-23-51-16

 

Portu zikintzi geure buru zikintzi de

Ongo astin Ondarruko portun ur zikinak agertu zin, eta hori salatzeko pegatinak ipini douz.

Portu zikintzi geure buru zikintzi de!

DSC_0227

DSC_0233

DSC_0230

Hamen dakazuez aurreko astin agertutako ur zikinan argazkixak:

2016 b

2016

Ur zikinak Ondarruko portun. Noiz arte?

Ongo astin be koipin itxurako likido rosa bat agertu de Ondarruko portun, txalopa artin. Eta metro gitxire jenti hondartzan euan bañaten.

2016 b

Urti jun eta urti etorri Ondarruko portuko urak zikinddute segi etxen dabe. Hamen dakazuez 2011, 2012 eta 2013ko argazkixak, adibide latxeik. Noiz arte segi ein bir dou holan? Noizko porto garbi bat? Zeindde honen egoerin arduradune? Eta zeinek hartu bitxu neurrixak hau gexa ez pasateko?

2011 a

2012

2013

 

Prestige, inpunitateari stop!

143-4360_img

(Kalipot kiloak porturatzen, Ondarroan, 2002an. Argazkia: Lea Artibaiko Hitza)

Kalte ekonomiko zein sozial larriak pairatu genituen duela 11 urte. “Prestige” petroleontzia zela eta, Penintsula nahiz mundu mailan eman zen ezbehar ekologiko astunenetarikoa gertatu zenetik. Gaur egun, oraindik, Rajoyren arabera “hilillos de plastilina” ziren haiengatik ez da eman erantzunkizun politikorik, ezta dimisiorik ere.

Orduan ere haserrarazi gintuzten, eta orain, gure usteak baieztatzean, haserrealdia are handiagoa bilakatu da. Hondamendi haren erantzuleak zigorgabe deklaratu baitituzte.

Guzti honen hasiera, oso toxikoak diren petrolio-hondakinen milaka tona, desegitear zegoen ontzi batean itsasoratzea erabaki zutenean eman zen. Hala, itsaso zabalean ehunka kilometro egin behar zituelarik.

63 milioi litro txapapoteren isurketarekin, kostaldeko ehunka kilometro kutsatu ziren, ekosistema osoari kalte larriak eraginez. Garbiketa lanean aritu ziren bolondres nahiz arrantzaleek ere kutsadurak eragindako kalteak pairatu behar izan zituzten. Euretariko askok, gaur egun ere, buruko minak, arnasketa gaitzak, begietako narritadurak, heste eta urdaietako arazoak, etab. jasaten dituztelarik.

Coruñan burutu den epaiketan, ezbehar honen erantzuleak ez dira akusatuaren aulkian jarri. Politikariak, ontziaren jabea, ontzia ustiatzen zuena edota ontzi hauei hain baldintza txar eta karga arriskutsuekin itsasoratzea baimentzen zienak… ez dira ezeren erantzule. Ez da zehaztu ere, eragindako kalte guztiengatik ekonomikoki nork ordainduko duen. Eta larriena, hurrengoa dugu: ez da inolako neurririk hartu etorkizunean “Prestige”-n antzeko kasu bat gerta ez dadin.

Barre egin digute guztioi. Batez ere, kostaldean garbiketa lanetan aritu ziren milaka bolondres eta arrantzaleei. Eurak, hiru botereak, dira tartakadak ematen dabiltzanak. Eta ez, hain zuzen ere, merenge tartakadak, txapapote toxikozko tartakadak baizik.

Pertsonaia hauek, kapitalismo basatiaren defendatzaile sutsuak, patrikak txanponez betetzeko asmo hutsarekin, ez dute eskrupulorik. Baimentzen baldin badiegu, berriro berdina egingo lukete. Eta hala, gure etorkizuna eta datozen belaunaldiena babesteko helburuarekin, berriro txapapotez zipriztindurik aurkituko ginateke.

Arrainak hildde Saturraneko errekan

Beste behin be arrainak agertu diz hildde Saturraneko errekan. Zer pasa da? Zeinek ein dau hau? Isurketa bat ixan da? Mijoako enpresan kontrola handitxu ein bir de errekan etxen dizen isurketak kontrolateko.

P1060391

P1060386

P1060384

P1060388

P1060383

Urak dakarrena…

Itsasora eta ibaira botatzen dugun zaborrak ura zikintzen du, gure elikadura kateak kutsatzen ditu… eta olatuek zabor hori hondartzetara ekartzen dute itsaso zakarra dagoen egunetan. Orduan, geure miseria guztiak azaleratu egiten dira eta begibistan geratzen dira.

Zain dezagun gure itsasoa!

P1040975

P1040966

P1040969

P1040970

P1040978

Ondarroako Udalak isurketen inguruko gure mozioa onartu du

Ondarroako udalak isurketen inguruan sartu dugun mozioa onartu du plenoan. Mozio horretan uda honetan gertatu diren isurketen inguruan informazioa eskatzen dugu, besteak beste. Bilduko 9 zinegotziek bozkatu dute alde; PNVko 2ak, abstenitu egin dira.

Hauxe da mozioaren testua:

MOZIOA: EGUZKI TALDE EKOLOGISTAK ONDARROAKO IBAIAN EGOTEN DIREN ISURKETEI AURRE EGITEKO ESKATZEN DIO ONDARROAKO UDALARI

Ondarroako ibaiaren kalitatea asko hobetu da azkenengo urteetan, batez ere etxeetako ur zikina ur araztegira bideratu direlako. Hala ere, urtea joan eta urtea etorri, errekara egindako isurketak behin eta berriro errepikatzen dira. Horren erakusle da datu hau: 2012ko udan Arrigorri hondartzan bainua debekatu behar izan da behin baino gehiagotan, portutik eta ibaitik kutsadura ailegatu delako bertara.

Uste dugu arazo honek gure ingurumena eta herritarren osasuna kaltetzen dituela, eta konpondu beharreko gaia dela. Horregatik, Ondarroako udalari pauso hauek emateko eskatzen diogu.

Portuan egoten diren isurketen kasuan eskari hauek egiteko Portu Agintaritzari:

–        Informazioa eskatzea udan txalupa bati isurketa bat egiteagatik ipinitako isunaren inguruan. Ea tramitazio hori nola dagoen.

–        Txalupek gasoila hartzen dutenean portuko zaindari bat bertan presente egoteko eskatzea

–        Txalopen desguazearen egoera legalaz galdetzea: zelako baimenak dituen enpresak; desguazeko arlanpak legea batetzen al duen; zergatik egiten diren desguaze batzuk uraren gainean eta tingloi ondoko erregai biltegien aurrean.

Saturrarango errekatik ateratzen den ur zikinaren inguruan, galdera hauek egiteko Mutrikuko Udalari:

–        Ea zein egoeratan dagoen Mijoako araztegia.

–        Ea informaziorik edo tramitaziorik baduten udan egondako isurketen inguruan, eta ea isurketa horiek egin dituztenen berri baduten.

Astilleruko kirol portuko arlanpan egiten diren isurketen inguruan, eskari hauek egiteko Antiguako Ama Itsas Elkarteari:

–        Arlanpan pinturarik ez botatzeko uretara, eta txalopen pinturarik ez kentzeko presiozko ur txorrotadekin

–        Bestelako gai toxiko eta kutsatzailerik ere ez botatzeko ibaira

Berriatuko udalari ere informazio hau eskatzea nahi dugu:

–        Zein egoeratan dagoen Berriatuko ur zikinen sarea, eta bereziki ea nora isurtzen dituzten ur zikinak Gardotza poligonoan.

Udalari eskatzen diogu beste arazo hau ikertzeko eta konpontzeko bitartekoak ipintzeko:

–        zenbait etxeetan ur zikinen irteera teilatuko euri uren hodietara konektatuta daukate.

Era berean, udalari eskatzen diogu ur zikinean sarera konektatu gabe dauden lekuak ahalik eta arinen konektatzeko.

Jasotako informazio guztia Eguzki talde ekologistari bidaltzea eskertuko genuke

Ondarroako portuan beste isurketa bat

Astelehenean beste isurketa bat egon zen Ondarroako portuan. Uretara botatako gasoila hondartzara heldu zen, eta bandera gorria ipini behar izan zuten, jendeak bainurik ez hartzeko. Ondarrutarren osasunaren kontrako beste eraso gogor bat izan da hau, baita geure ibaiaren kontrakoa. Oraingoan ere inork ez du ordainduko?

Gainera, ez da aurtengo udan egon den lehen isurketa. Duela pare bat aste ere bandera horia ipini zuten hondartzan, beste isurketa bat ailegatu zelako hondarrera. Aurreko astean arrainak hilda agertu ziren ibaian. Eta herritar batek argazki bat bidali zigun, barku bat uretara bits zuria botatzen erakusten zuena…

Portuko egoera benetan larria da. Txalupek lasai-lasai produktu toxikoak botatzen dituzte uretara, eta ez dute sekula isunik ordaintzen. Portuko agintariek beste aldera begiratzen dute beti. Eta argi dago ez dutela ikusten, ez dutelako ikusi nahi, eta ez ezin dutelako ikusi.

Duela hiru-lau urte, kartel batzuk ipini genituen portuan, isurketen kontra. Hurrengo egunean, portuko zuzendariak salatu egin gintuen, kamarekin grabatu gintuelako kartelak ipini bitartean. Portuko kamerek kartelak ipintzen ari diren herritar batzuk grabatzeko ahalmena badute, zergatik ez dituzte sekula grabatzen isurketak egiten dituzten txalupak? Ala portuko zuzendaritzak grabatutakoa ezabatu egiten du? Egoera benetan da larria: portua zaindu behar duten arduradun politikoek isurketak gertatzeko aukera eskaintzen dute.

Duela aste batzuk herritarrei eskatu genien portuko isurketei argazkiak atera eta guri bidaltzeko. Jada jaso dugu argazki bat, eta salaketa ere sartu dugu. Bide horretartik jarraitu behar dugu ondarrutarrok: argazkiak atera eta salaketak sartu, isurketak egiten dituztenak identifikatu arte. Eta portuko arduradunen lotsagabekeria eta ardura falta salatzen ere jarraitu behar dugu. Ez dagoelako eskubiderik portuan gertatzen direnak gertatzeko.

Isurketaren bat ikusten baduzue, atera argazkia eta bidali hona: eguzkileartibai@gmail.com

Blog de WordPress.com.

Subir ↑