Buscar

Lea Artibaiko Eguzki

Categoría

Urbanismoa

Dragi errixun

Bi urtetan Ondarroako espaloiak handitzeko Artibai ibaiari metro piloa jan eta gero, hor dabil orain draga, ibaian gora eta behera, ur azpiko lurrak ateratzen, ibaiak abiadura handiegia hartu eta gainez egin ez dezan.

Ez zen hobeto ibaiari bere espazioa errespetatzea?

Draga gure ibaiko paisaiaren parte bihurtuko da hemendik aurrera? Zein gastu ekonomiko izango du horrek?

Dragatzeko aukerarik ez daukagun egunean, zer pasa daiteke?

dragi Ondarrun

dragi errixun

Gure ibaiaren osasuna zaintzeko, dragatzea ez da aukerarik onena:

http://es.wikipedia.org/wiki/Dragado

http://es.wikipedia.org/wiki/Impacto_ambiental_potencial_de_navegaci%C3%B3n_interior

Anuncios

Lekeitioko saihesbidea: errepide bat baino gehiago

Informazio gehiago hemen

Ondarroako Merkatu Plazaren alde

Hauxe izan da Eguzkik Ondarroako Alde Zaharra birmoldatzeko planari aurkeztutako alegazioa:

Ondarroako Udal Batzorde Kudeatzaileko Buruari

……………………………………………………jaun/anderea,
……………EHNA/DNIa duena, bizilekua ……………………….kalean,
……… zenbakian duena, Ondarroan (Bizkaian).

AZALTZEN DUT :

Herriko gune historikorako PERIaren aplikazioagatik Udalak burutu nahi duen egungo merkatuaren (Berdura Plazaren) eta ondoko eraikinaren eraisketaren aurrean:

Kontuan hartu behar dela eraisketa honek eraikin hauetan eta plaza berduran kokatuta dauden negozioetan izango lukeen eragin kaltegarri eta konponezina, hauetako asko desagertu egingo bailirateke eta, azoka herriko beste gune apartatuago batera eramango balitz, jende gutxiago joango bailitzateke azoka horretara.

Halako erabaki batek elieke batere mesederik egingo baseritarrei, hauek euren produktuak merkatu hauetan salduz bizirauten baitute, eta etorkizunean bide hau jarraitu nahiko luketenei ere ateak itxiko zaizkie.

ESKATZEN DUT :

Egungo Berdura Plaza ez dadila behera bota, ez eta lekuz aldatu, behar izanez gero hobekuntza eta berrikuntza obrak eginez.

Eta egin daitezela behin eta berriro kontzientziazio kanpainak baserritarren produktuak promozionatzeko, bertoko okela, barazki eta arraina bultzatuz, ahal dela bitartekaririk gabe.

Ondarroan, 2008ko urriaren 20an.

Sinatua: ……………………………

dsc02456

dsc02462

Info gehiago:

http://ondarroa.hitza.info/albisteak/1796/Parte-hartze_zuzena_bermatuko_duen_plana_eskatu_dute_alde_zaharrerako.htm

http://ondarroa.hitza.info/albisteak/1746/Herrigune_Historikoa_Birgaitzeko_Planak_1.300_alegazio_jaso_ditu.htm

http://ondarroa.hitza.info/albisteak/1656/Kaleandiko_bizilagunek_alegazioak_aurkeztuko_dizkie_oinezko_pasabideari.htm

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.

Subir ↑