Buscar

Lea Artibaiko Eguzki

Categoría

Zamarrak

Birziklapen tasak %70era igotzeko, mozioak sartu ditugu eskualdeko udaletan

eduki2

Hondakinen gaikako banaketa %70era igotzeko konpromisoa eskatzeko mozioak sartu ditugu Lea Artibai eskualdeko udaletan.

Hondakinak gure herriek sortzen duten arazo larrienetako bat dira. Egunero egunero ehunka kilo zabor sortzen dugu. Zabor hori erre egiten da, eta zabortegietan amaitzen du. Prozesu horretan kutsadura asko sortzen da, eta gainera berrerabilgarriak eta birziklagarriak diren material asko galtzen dira. Baita diru asko ere. Lea Artibaiko herrietan %25 inguru bakarrik bidaltzen da birziklatzera.

Badago alternatibarik: materialak berrerabili eta birziklatzea. Ingurumenarentzako ekintza onena horixe da, eta gainera Europatik datozen legeek ere norabide hori hartzera bultzatzen gaituzte.

Udalek ere badaukate zer egina arlo honetan, hondakinen bilketa euren ardura delako.

Gipuzkoa eta Nafarroako herri askotan hondakinak batzeko sistemak aldatu dituzte, eta %70 eta %80 banatu eta birziklatzera bidaltzea lortu dute. Sistema horiek hauek dira: atez atekoa, sistema mixtoa (atez atekoa eta kontenedorak txipagaz) eta txipaz kontrolatutako errefusa eta organikoarentzako edukiontziak ipintzea. Beste herrietan posible izan bada, gure eskualdean ere egin ahal da.

Hau dela eta, udalei plenoan hau onartzea eskatu diegu:

Legegintzaldi honetan hondakinen bilketa sistema aldatu eta hondakinak birziklatzera bidaltzeko gaikako bilketa %70era igotzea.

Lea Artibaiko Eguzki talde ekologista

Anuncios

Itsasoa zaborrez betetzen da Lekeitioko jaietan

Lekeitioko jaietan, eta batez be antzar egunean, sortzen den zabor askok uretan amaitzen du, eta itsasoa kutsatzen du. Gure itsasoak zabortegi bihurtzen ari dira!

DSC_0330

Halako egoerak ez errepikatzeko, neurriak hartu behar dituzte udalak, taldeek eta herritarrek:

  • Udalak edukiontzi gehiago ipini behar ditu hondakinak bota eta birziklatzeko.
  • Jendeari edukiontzi horiek erabili behar dituela gogora arazi behar zaio, kartelen bidez, megafoniatik…
  • Lurrean lagatzen diren hondakinak uretara ez jausteko, udalak sareak ipini behar ditu (urteren batean ipini izan dira txosnetako barandan).
  • Uretara jausten diren hondakinak jasotzeko txalupa bereziak egokitu behar dira (Ondarroako portuan dago halako bat, eta Lekeition erabili daiteke jaietan).
  • Txosnek aspaldi hartu zuten edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeko erabakia. Ohitura hori herri guztira zabaldu behar da. Zaborra eta kristalak gutxituko dira.

Ondo pasatzea eta garbi jokatzea posible da, neurriak ipintzen badira eta jendeak arduraz jokatzen badu.

DSC_0332

Zer ein geinke jai garbixauak lortzeko?

Pasa da Zapato Azule, eta aurten be giro oso ona egon da Ondarrun.

Aurten be antolatzailik ahalegin berezixe einddabe Zapato Azule jai garbixe ixateko, eta horretxeatxik atatxuez baso berrerabilgarrixak. Zoixonak eta eskerrik asko antolatzailiai, eta segi holantxenik hurrengo urtitan be! Udalak be plastikuntzako eta bidrixuntzako kontenedore gexa ipinitxuz, eta hori be eskertzeku de.

DSC_0105

Dana dala, aurten be holakoxe irudixak ikusi douz gabaz. Kalik zikinddute, plastikuk errixure jausten… eta zamarrak danintzir. Danok ordaintzen douz ondorixuk. ekonomikuk eta ekologikuk.

IMG-20150628-WA0000

IMG-20150628-WA0002

IMG-20150628-WA0001

Ondo pasati eta garbi jokatzi posible da, baine horretako neurri batzuk hartu bir diz. Herritxarrok, tabernaixak eta udala pausuk emoten jun bir gaz jaxak gerua eta garbixauak ixateko: baso bardine behin eta barriro erabili, reziklateko kontenedorak leko gexauatan…

Saturraran erreka gurpil zaharrez beteta dago

Saturraran errekan 7 gurpil zahar daude gutxienez. Gero eta gehiago. Ez dakigu itsasoak ekarritakoak diren edo jendeak botatakoak. Mutrikuko udalari eskatzen diogu gurpil horiek jaso eta eroan behar diren lekura eroateko. Eta jendeari eskatzen diogu gure ibaiak zaintzeko.

Gure errekak ez dira zabortegi bat!

DSC_0822

DSC_0818

DSC_0819

DSC_0820

DSC_0821

DSC_0825

DSC_0836

Ez bota zamarrik itsasora

Eguna joan eta eguna etorri, gure hondartzak itsasora botatako zaborrez beteta agertzen dira. Zabor hori desegiten eta partikula toxikoak zabaltzen joaten da. Itsasoko fauna kutsatzen du, guk kutsatutako fauna arrantzatzen dugu eta azkenean kutsadurak gure platerean amaitzen du. Ez bota zamarrik itsasora.

DSC_0835

DSC_0831

DSC_0828

Ondarrutarron gabonetako oparia: zaborra!

Hauxe izango da ondarrutarrok Larrabetzu, Lemoa, Alonsotegi edo Zallako herritarrei bidaliko diegun oparia: zaborra. Euren herrietako zabortegietan botatzeko milaka kilo zamar.

Zabor horretan joango dira birziklagarriak diren material asko (plastikoak, kartoiak, organikoa…) eta Bizkaiko zabortegietan usteltzen eta kutsatzen amaituko dute.

Ea urte berriarekin ohiturak aldatzen ditugun. Ea urte berriarekin gehiago birziklatzen eta zabor gutxiago sortzen dugun. Denon osasunak eskertuko du!

DSC_0754

DSC_0755

DSC_0753

DSC_0757

IMG_20141225_231208

Jai garbixan alde!

P1080698

Aurtengo Zapato Azulin antolatzailik 3.000 edalontzi berrerabilgarri ata dotxuez, zamar gitxia sortzeko. Zoixonak antolatzailiai hori erabakixe hartzearren.

Behiko kaleko txosnetan, Plaza Musikako txosnetan eta taberna batzutan egon zin halako basuk saltzen. Jente askok erosi zitxun, egun guztin erabili ahal ixateko, eta leko askotan amatxu ein zin oso oso goxa. Eta ondorixo positibuk be ikusi zin: eguerdiko jaxe amatxu eta gero, behiko txosnako inguruk garbi euazen.

Halan da be, leko askotan behin ibili eta botateko plastikozko basuk emon zitxuezen, eta jentik horrek basuok behangañea bota zitxun. Kristalezko baso eta beirazko boteila askok be behangainin amatxu ben. Eta domeka goxin gure kale askok euken itxuri hauxe zan:

P1080715

P1080716

Plastikuk eta beira behangainea botata errekurso naturalak alperrik galtzen gabiz, eta geure inguru zikintzen eta kontaminaten. Zamar gitxia sortu bir dou.

Uste dou jai garbixan alde pausuk emoten jarraitxu bir douela. Horretako, hauxe eskatzen dou:

– Zapato Azulan antolatzailik datorren urtin baso berrerabilgarri gexa atati.

– Tabernetan behin bakarrik ibiltxeko plastikozko basoik ez emoti, eta beirazko botellaik eta kristalezko basoik tabernatik kanpoa ataten be ez lagati. Tabernatik kanpoa baso berrerabilgarrixak ata bakarrik.

– Jentik ez leuke baso edo kristalik behangainea bota bir.

– Udalak kalin kartelak eta informazinoi ipini biko leuke, jentiai garbi jokatzeko esaten.

P1080703

Hondakin organiko gutxi jasotzen da Bizkaiko edukiontzi marroietan

P1070262

Bizkaiko udal asko organikoarentzako edukiontzia (5. edukiontzi marroia) ipintzen ari dira, herritarrek organikoa birzikla ahal izateko. Edukiontzi horretan, sukaldatu gabeko organiko begetalak jasotzen dira bakarrik, Aldundiaren konpost plantak hondakin horiek bakarrik onartzen dituelako.

Ez dugu zalantzan ipintzen udalen borondate ona, eta zoriontzekoa da euren organikoa edukiontzi horretan lagatzen duten herritarren borondate eta esfortzua. Baina datuak ikusita, argi dago edukiontzi honek ez duela organiko askorik jasotzen. Zergatik?

Borondatezkoa sistema delako, nahi duenak erabiltzen duelako. Eta horregatik, kontzientzia gehien duten herritarrek erabiltzen dute bakarrik. Hona datu batzuk:

Abanto-Zierbenan duela hile batzuk hasi ziren organikoarentzako edukiontziaren esperientziarekin. Abanto-Zierbenak 9.772 biztanle ditu, hau da, 3000 familia inguru. Familia horietatik 310ek eman dute izena bakarrik. Herritarren % 10ak, gutxi gora behera. Urtarrilean 2.680 kilo organiko jaso zituzten. Biztanleko 0,27 kilo hilean.

Baten batek esan dezake oraindik goiz dela, eta denborarekin joango dela jendea izena ematen. Ez du ematen hori denik joera. Bilboko Deustu auzoan urte batzuk daramatzate 5. edukiontziarekin. 22.500 biztanle inguru ditu auzoak. 7.500 familia inguru. Horietatik 1.010 daude bakarrik izena emanda. Populazioaren % 15, gutxi gora behera. Baina guztiek erabiltzen al dute edukiontzi hori?

Egin dugun behaketa txikiak, bestelako datuak eskaini ditu (ikusi bideoa). Auzoan dauden 3 edukiontziri jarraipena egin diegu aste batean (astean behin jasotzen dute bertako organikoa), eta ikusi dugu astea amaitzerakoan boltsa gehien zeuzkan edukiontziak 15 poltsa zituela, asko jota. Egin dezagun kalkulu eskuzabal bat: familia bakoitzak astean poltsa bat atera duela suposatuta, auzoan 50 kontenedore daudela jakinda eta kontenedore bakoitzak astean 15 poltsa jasotzen dituela suposatuta, zerbitzu hau Deustun 750 familiak erabiltzen dutela kalkula dezakegu. Datua, ziurrenik, baxuagoa izango da (familia batzuk boltsa bat baino gehiago aterako dutelako astean, eta edukiontzi askotan ez direlako inoiz 15 boltsa jasotzera iristen). Beraz, hasieran apuntatutakoak baino familia gutxiagok erabiltzen du edukiontzia.

Udalak emandako datuek ere antzeko zerbait erakusten dute. 2013an 80.500 kilo jaso zituzten. 0,33 kilo hileko eta pertsonako. Hemen udalaren datu ofizialak: Resumen 3º año prueba piloto 5º contenedor Deusto Marzo de 2014 [Modo de compatibilidad]

Datu eta joera hauek zuzenak diren ikusteko, onena beste herri batzuekin konparatzea da. Sopelako datuak lortu ditugu, eta han ere antzeko zerbait gertatzen da. Borondatezko organikoaren edukiontzian izena eman zuten familiek 8780 kilo organiko bota zuten 2013ko maiatzean, 0,72 kilo pertsonako hilean. Baina handik aurrera gero eta kilo gutxiago jaso dute. Abenduan, adibidez, 0,29 kilo pertsonako hilean. Atez ateko sistema erabiltzen duen Oñatin, adibidez, hilero 7 kilo pertsonako jasotzen dituztela jakinda, argi dago Bizkaiko datuak ez direla onak. Hau ez da hondakinak birziklatzeko alternatiba bat. Hau jendearen aurrean ondo geratzeko antzerki bat besterik ez da.

Izan ere, Bizkaiko Aldundiaren helburua ez da birziklatzea, errauskailuaren negozioa martxan edukitzea baino. Horregatik ez du bultzatzen birziklatzearen aldeko benetako politikarik.

Martxa honetan, Bizkaiak ez ditu beteko Europak 2020rako ezarri dituen helburuak. Urte horretan hondakinen erdiak gutxienez birziklatu egin beharko dira.

Bizkaiko udalek oso gutxi jasotzen dute banatuta, % 19 hain zuzen ere. Egoera horri buelta eman beharra dago. Eta argi dago borondatezko organikoarentzako edukiontziarekin ez dela lortuko.

Kontzientzia ekologikoa duten udalei dei egiten diegu pauso ausartak emateko: autonkonpostari eta auzokonpostari bultzada handi bat eman, zarama edo errefusarentzako edukiontziak kaletik kendu eta kutsatzeko aukerak murriztu…

Birziklatzea herritarren eskubide eta betebeharra izan behar da, denon eskubidea delako errauskailu edo zabortegi baten alboan ez bizitzea.

Bizkaiko Eguzki

Izengabea2

Izengabea

Atxazpiko zabortegia: txarto egindakoa ez da desagertzen

Udalbarrien bidez jakin dugu Ondarroako Udala Atxazpiko zabortegia berreskuratzen hasiko dela.

Alde batetik poztu egin gara, askotan eskatu izan dugulako zabortegi hori berreskuratzeko. Lan horretan laguntzeko prest gaude, ahal dugun neurrian.

Bestetik, kezkatu ere egin gara, udalak eman dituen datuak larritzekoak direlako: Atxazpin metal pisutsuak daude, eta gainera zaborra itsasora jausten ari da. Zuzenean eragiten du inguru horretako ekosisteman, hau da, gure arrantzaleek arrantzatzen dituzten arrainetan.

Atxazpin gertatzen ari denak zer pentsatua eman behar digu. Zabortegira botatzen ditugun hondakin eta zamarrak ez dira desagertzen. Bertan geratzen dira, eta gainera arazo ekologiko eta ekonomikoak sortzen dituzte. Hurrengo belaunaldiei opari eskasa lagatzen diegu: zabortegi horiek kudeatu eta sortutako arazoak konpontzea.

Ezin dugu ahaztu gaur egun ere zabortegiak sortzen ari garela. Geure hondakinen %26 birziklatzen dugu bakarrik, eta beste guztia erre eta Bizkaiko zabortegietan botatzen dugu. Beste herri batzuei (Zalla, Larrabetzu…) eta hurrengo belaunaldiei lagatzen diegu guk nahi ez dugun zaborra.

Irtenbidea gure hondakinak ahalik eta hobetoen kudeatzea da. Hondakin kopurua gutxitu, gauzak berrerabili eta materialak birziklatu. Zero zabor filosofia, hain zuzen ere. Hori eginda, zabortegi kopurua gutxitu egingo da, eta gure seme-alabei arazo gutxiago lagako diegu.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.

Subir ↑