Buscar

Lea Artibaiko Eguzki

Categoría

paisaia

Proposamena: kostaldeko artadiak berreskuratzea

Artadia aspalditik dago errotuta gure kostaldean. Gure herrietako toponimiak hori erakusten du: Artabide kalea Ondarroa, Artibai ibaia, Artadi auzoa Lekeition…

Baina azken hamarkadetan artadi horiek txikitzen eta desagertzen joan dira. Euren ordez pinua edo eukalitua sartu da, egurra ustiatzeko.

Horrek kostaldeko paisaian eragin du. Egurraren ustiaketa dela eta, sarritan lurrak biluzik egoten dira, itxura penagarria emanez. Gainera, lurrak biluzik egonda, higadura handitu egiten da.

Horregatik proposatzen dugu kostaldean artadia berreskuratzea, onura handiak ekarriko dituelako: higadura gutxituko du, paisaia hobetuko du (bertan paseoan ibiltzen diren herritarren gozamenerako) eta biodibertsitatea handituko du.

Baso hori berreskuratzeko pausoka joatea proposatzen diegu Lekeitio, Ondarroa, Berriatua eta Mendexako udalei:

– Udal hauek kostaldean dituzten lurren inbentario bat egin

– Lur horietan ze espezie dagoen ikusi

– Lur horietan espezie aloktonoak badaude monokultiboan, artak landatu (beti ere han egon ahal den bioniztasun botanikoa errespetatuz).

– Pinua eta eukaliptoa landatuta dituzten kostaldeko lur jabeekin kontaktuan jarri

– Lur jabe pribatu horiekin hitzarmenak egiten ahalegindu, euren lurretan (zati batean edo lur osoan), arteak landatzen joateko

– Kasu batzuetan lur pribatu horiek erosteko aukera aztertu

Apurka apurka pausu hauek emanda, Ondarroatik Lekeitiora doan bidea euskal kostaldeko artadi handiena bihur dezakegu, biodibertsitatearentzako eremu garrantzitsua sortuz, herritarren gozamenerako.

WhatsApp Image 2018-09-01 at 13.51.09

Hazi bolak bota ditugu Larruskainen

Hazi bolak bota ditugu Larruskainen, Ondarroak bertan dauzkan lur publikoetan. Denon artean, baso autoktono bat sortuko dugu!

Eskerrik asko Argia Aldizkarikoei, Argia Egunean egindako hazi bolak oparitzearren.

P1120176P1120177

Goazen Ondarroako paisaia naturala zaintzera

Imajinatzen duzue bihar Zubi Zaharra botatzea? Ez, ezta? Zubi Zaharra geure paisaiaren parte da, Ondarroari bere izaera eta edertasuna ematen dion elementu bat.

Hala ere, gure inguruko basoak botatzen dituztenean, ez diogu hainbeste garrantziarik ematen, nahiz eta inpaktu paisajistiko oso handia eta kaltegarria daukan.

Arrazoi askorengatik, geure herri inguruan dauzkagun basoak behin eta berrio botatzen dira: egurra lortzeko, bideak zabaltzeko…

Baso horiek botatzeak kalte ekologiko asko dauzka: lurren higadura, bioaniztasun galera… baina baita beste kalte bat ere, gehinetan kontuan hartzen ez duguna: gure herriko paisaia kaltetzea.

Ondarroako Udala herriko plan orokorra berritzen hasi denez, hauxe eskatzen diogu: geure herritik ikusten diren mendi eta basoen interes paisajistikoa onartzeko, eta hauei babes bat emateko. Adibidez, Txori Erreka eta Antzosolo gaineko basoak, Antigua eta Kalandi artean dauden arbolak…

Babes hori handiagoa izateko, udalak baso eta lur horiek erosi eta publiko bihur ditzake.

Zain dezagun geure paisaia urbano eta naturala!

P1080886

P1080890

P1080892

Blog de WordPress.com.

Subir ↑