Buscar

Lea Artibaiko Eguzki

Categoría

Zamarrak

Hondakinak botatzeari buruzko gogoeta bultzatu nahi du Eguzkik

Uda amaitu berritan, natura gunetan ematen diten hondakin bilketei buruzko salaketa egin dugu. Hain zuzen ere, Ondarroa eta Lekeitio arteko kostaldean biltzen diren hondakin abiapuntu izanik, kartelak ipini ditugu.

Denok mugitzen gara udan, eta zaborrik gabeko gune garbi bat aurkitzea gustatzen zaigu, baina paisaia horiek gure hondakinen presentziak lausotzen ditu, fauna eta florari kaklte larriak eraginez. Batik bat zigarro puntak nagusitzen dira, hain zuzen ere, elikagai ontzien, botilen eta plastikozko poltsen aurretik: Hondakinen %30 zigarro puntak dira, eta zortzi urte baino gehiago behar dituzte deskonposatzeko.

Itsasoa erdigunean. Lurreko ingurune naturalera zaborra botatzeak, gainera, zuzeneko eragina du itsas ekosisteman. Izan ere, itsasoko zaborraren %80 lurrean utzitako hondakinak dira. Itsas kutsaduraren datuak nabarmenak dira: 4,5 bilioi zigarro puntak kutsatzen dute gure planeta, eta 51 bilioi mikroplastikok milaka itsas espezierekin bizi dira mundu osoko uretan, larriki kutsatuz.

Aipatutako datuak oinarri hartuta, ingurune naturalean gertatzen ari denari buruzko gogoeta bultzatu nahi dugu. Hondakinak gordetzea eta geroago edukiontzi egokian botatzea bezalako keinu txiki batek onura handiak izan ditzake ingurumenerako eta guztion bizi kalitaterako.  Hondakinen kopurua, tipologia eta jatorriari buruzko ezagutza garrantzitsua da, eta, horretarako, prebentzio, sentsibilizazio eta hezkuntza kanpainak bultzatu behar dira. Herritarren mobilizaziorik gabe ez da egoera aldatuko.

Ondarroan garbigune bat ezartzeko eskaera egin du Eguzkik

Eguzki Talde Ekologistak Ondarroan garbigune bat eraikitzeko eskaera egin dio Foru Aldundiko Jasangarritasun eta Natura Ingurune Sailari, hain zuzen ere Josu Bilbaori bidalitako gutun baten bidez. 

Urteak daramatzen dugu eskaeragaz, eta garbigune bat eraiki ezean, gutxienez, txabola finko bat ezartzea beharrezkoa ikusten dugu.

Ondarroako Udalak urteak igaro ditu Bizkaiko Foru Aldundiari garbigune bat eraikitzeko eskaera luzatzen, eta erantzuna beti izan da baikorra, hain zuzen ere,  Ondarroako saihesbidearen obra lanak abian zirela garbigunea ezartzeko proiektua posibleetaz ere hitz egin zen, 2000 urtea baino lehen. Instalatzeko lekua errenteria-auzoa izango litzateke.

 Baina urteak igaro dira, eta oraindik ez da ezer mugitu. Hogei urte baino gehiago itxaroten eman ondoren, uste dugu badela garaia aldarrikapena kontuan hartzeko.

Gaur egun gailu elektriko txikiak (kableak, diskoak, margoak,  lanparak…)  biltzeko zerbitzua eskaintzen du Mankomunitateak hilean behin Lea Artibaiko herri desberdinetatik pasatzen den kamioi edo txabolatxo baten bidez. Baina biltzen den material kopurua oso txikia da.

Hainbat arrazoi egon litezke horren atzean, sistema hauekin herritarrok sarritan ez gara gogoratzen noiz pasatzen den gure herritik bilketa egiten duen kamioia edo txabola. Hortaz, arrazoietariko bat izan daiteke tresna eta  hondakin hauek botatzeko leku finko bat ez izatea. 

Argi daukagu garbigune finko bat ezartzeak, naiz eta txabola txiki bat izan, bildutako material kopurua handiagoa izango litzakeela.  Hain zuzen ere, erreferentzia falta bat dagoelako herrian. Joera nagusia Mutrikuko garbigunera joatea izaten da, badakitelako aukera bat dela, eta bertara  joatea da joera. Hortaz, ez da kontzientzia falta, eskuragarritasun falta bat baizik.

PARDELAK BIRZIKLATZEKO ORDUA HELDU DA

Pardelak eta higiene produktuak zabor bilakatzen ditugun emergentzia klimatikoko garai hauetan, pausu bat aurrera egiteko ordua heldu da. Gainera, prest gaude horretarako. Gipuzkoan bada Birzitek deituriko empresa bat Goierrin, pardelak eta higiene produktuak birizklatzeko gaitasuna duena. Teknologia eta ezagutza baditugu, baita lehengaia ere, zeren zain gaude?

Gipuzkoan 20.000 bat tona hondakin suposatzen dute pardelek eta higiene produktuek. Hondakinak ondo bereiztu eta gero geratzen den errefuxaren %70 direlarik produktu hauek. Pausu hau emateak mundu mailan erreferentzi bat piztea litzake ere. Geure burua erreferente bezela nabarmentzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere baitan birziklapenaren Kluster bat dauka. Bertan birziklapenarekin zerikusia duten enpresen multzo batez osaturik dago. Tartean Birzitek. Kluster hau 2016an sortu zuten eta beraien hitzetan I+G+B sustatu nahi dute eta hondakin politiketan eragin, berrerabilpen eta birziklapen ereduak sustatuz.

Honi gehitu behar zaio udalerri askotan produktu hauek bereizita jasotzen direla, mankomunitateka herri kopuru hauetan jasotzen dira: Sasietan (16 herri), Tolosaldea (4), Urola Erdia (1), San Marko (3) eta Debagoiena (2)

Beraz ideia badaukagu, teknologia eta gaitasuna baita ere, lehengairik ez da falta eta bilketa bereiztua ere egiten da. Orduan, zergatik ez da abian jartzen pardel eta produktu higienikoen birziklatzea?

Gai honek bere biziko garrantzia du eta iruditzen zaigu GHK (hondakinen kontsorzioak) bere kargu hartu behar duela prozesu honen gidaritza eta ejekuzioa. Herritar askok ondo jokatzen dute hondakinen bereizketaren kasuan eta haratago joan nahi dute pardelak ere birziklatuz. Gizartearen eskaera bat da. Zerbitzu honek eskeiniko lukeen lorpen gehigarri hori pizgarria da Gipuzkoarentzat zein bere herritarrentzat, norabide onean beste urrats bat. GHK-ri prozesu honen berehalako funtzionamendua abiatu dezan eskatzen diogu.

BABES BILA:
Gipuzkoako ingurumen diputatuak gai honen inguruan adierazi dadin sinadurak jasotzen gaude osoigo.com plataformaren bidez. Izena eman eta ondorengo estekan babesa eman behar da:

https://www.osoigo.com/es/ipar-haizea-zergatik-ez-du-ghk-k-pardelak-birziklatzeko-zerbitzuaren-prozesua-abiatzen-por-que-no-inicia-ghk-el-proceso-para-ejecutar-el-reciclaje-de-panales.html?u=26253 500-era iristean publikoki erantzungo digu.

Hondakin bilketarako kamioien estalkiak itxita eroateko eskatzen dugu

Lea-Artibaiko eskualdean hondakin bilketa egiten duten kamioietako askok zama gordeta eramaten duten tokiko estalkia zabalik eramaten dute, eta ondorioz, batetik bestera egiten dituzten bidaietan “konturatu barik” zamaren zati bat galtzen joaten dira.

  Kamioiak goiko estalkia irekita ibiltzen dira, eta bidean doazela zamaren zati bat galtzen joaten dira konturatu barik. Papera, kartoia, plastikozko ontziak eta antzerako hondakinak oso arinak dira eta goiko estalkia irekita baldin badago haizeagaz edo ibilgailuaren abiaduragaz edonon erortzen joaten dira.

  Egoeragaz kezkatuta, kamioien goiko estalkiak itxita eramateko eta dagokien neurriak hartzeko eskatzen dugu Lea-Artibai Amankomunazgoko arduradunei. Arazoa konpontzeko neurriak hartzeko eskatzen dugu. Paperak eta plastikozko hondakinak kamioitik erori ostean edozein bazterretan geratzen dira, eta hondakin oso arinak direnez, horietako askok gure erreketan edo itsasoan amaitzen dute.

Ez dizugu hondartza garbitzeko eskatzen, soilik ez zikintzeko

2020-6-16.Hondartzak garbiak

Uda denboraldia hasteagaz batera kanpaina berria jarri dugu abian. Hondartzetan sortzen den zabor kopuru handiagaz kezkatuta, bertaratzen direnei hondartzak garbi mantentzeko eta arreta berezia edukitzeko eskatu diegu. Nabarmendu dugunez, kanpaina ez da berria. Lantzean-lantzean antzerako kanpainak egin izan ohi ditugu. Eta egoera zein den ikusita, antzerako zerbait errepikatu beharra zegoela iruditu zaigu. Aurten, gainera, egoera kezkagarriagoa dela iruditzen zaigu. Hondartzetan gero-eta zikinkeria gehiago agertzen da, eta koronabirusaren kontuagaz, eskularruak eta maskarak nonahi agertzen ari dira.

Ondarroako Arrigorri hondartza inguruetan ipini ditugu karteletan, esaterako, honakoa dioten kartelak itsatsi ditugu: Ez dizugu hondartza garbitzeko eskatzen, soilik ez zikintzeko. Modu horretara, zentzuz jokatzeko gogorarazi diegu hondartzetako erabiltzaileei. Badirudi hondartzak bakarrik garbitzen direla. Baina hori garbi mantentzeko ahalegina egiten duten langileak daude horren atzean. Denon ardura da hondartzak garbi mantentzea; zentzuz jokatu dezagun.

Kanpainako lehen kartelak Ondarroan ipini baditugu ere, eragina era zabalagoan lortu nahi dugula iragarri dugu. Modu horretara, hurrengo egunotan Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko hondartzetan ere antzerako kartelak ipiniko ditugu. Atzo ipini genituen lehen kartelak Ondarroan, eta datozen egunotan, gure ahalmenaren arabera, han-hemenka gehiago ipintzen joango gara.

eguzkik-jarritako-kartel-bat-arrigorri-sarreran

Zaborra, Arrigorri hondartzan

Itsasora botatzen dugun zaborraren zati bat hondartzan agertzen da. Beste zatia itsasoan geratzen da, ura eta ekosistemak kutsatzen.
Zaindu ibaiak eta itsasoa!

50849900_2208862206046885_5793974082747760640_o

Saturrarango hondartza garbitu dugu

Apirilaren 14an Saturrango hondartza garbitu genuen boluntarioen laguntzaz. 30 pertsonako taldea batu ginen, eta 15 zabor boltsa bete genituen, hondartzan topatutako plastiko eta latekin.

Eskerrik asko laguntzera etorri zineten guztioi!

Gure itsasoa eta gure hondartzak garbi nahi ditugu!

20180414_182808.jpg

auzolana apirilak 2018

Birziklatzea, denon ardura. Gabonetan ere bai!

Heldu dira gabonak, eta eurekin batera urteroko irudi penagarriak. Zabor piloa kalean lagata; birziklagarriak diren hondakin asko zaborretara botata.

Ondarroan eta eskualdean gero eta herritar gehiago dabiltza hondakinak banatzen eta birziklatzen, eta euren hondakinak murrizten. Eta hori eskertzekoa eta zoriontzekoa da.

Udalak be baliabideak gehitzen dabiltza, hondakinak sailkatu eta birziklatzea gero eta errazagoa izateko, eta denon eskura egoteko.

Halanda be, herritar batzuk jarraitzen dute euren zamarrak nahastuta botatzen kontenedorera. Zergatik? Zergatik ez dituzte hondakinak sailkatzen birziklatzeko? Zergatik ez dira ahalegintzen zabortegietara zabor gutxiago botatzen?

Ingurumena zaindu nahi badugu, denok egin behar dugu ahalegina. Hondakinak sailkatu eta birziklatzea denon eskubidea eta denon betebeharra da. Hondakinan gitxitzea ere bai.

WhatsApp Image 2017-12-25 at 19.21.20

oraindik

Blog de WordPress.com.

Subir ↑