Buscar

Lea Artibaiko Eguzki

Animaliak babesteko Galbaixon arretaz gidatzeko eskatzen dugu

Mutriku eta Deba lotzen dituen GI-638 errepidea itxita dagoen bitartean, zirkulazioa Galbaixotik ari dira desbideratzen, eta bertatik igaroko den ibilgailuen joan-etorria nabarmen igoko dela jakitun, inguruetan bizi diren zenbait ugaztun eta anfibio espezieren bizitza arriskuan.

Zirkulazioaren gehiegizko igoera mehatxua da azerientzat, katajinetentzat, azkonarrentzat… baita Euskal Herriko espezie mehatxatuen katalagoan dauden beste animalia askorentzako ere; apo lasterkaria, muxar grisa edo bisoi europarrentzako, esate baterako.

Astigarribiako ibarreko gunea animalien “korridore naturala” da. Arno eta Izarraitz artean dauden animalia populazioaren arteko lotura da. Errepide hori Astigarribiako ingurune naturaletik igarotzen dela nabarmentzekoa da; Arnoko komunitate intereseko lekutik, hain zuzen.

Galbaixotik igarotzen diren gidariei arreta edukitzeko eskatu nahi diegu, batez ere, gauean. Bide honetatik igarotzen diren gidari eta bidaiariei kontu handia edukitzeko eskatu nahi diegu, arreta gehituz eta abiadura motelduz. Batez ere, gaueko ordutegian: hegaztiak eta anfibioak ez beldurtzeko, eta ez harrapatzeko.

Animaliaren bat zaurituta edo hilik aurkituz gero, berriz, Larrialdi zerbitzura (112) deitzeko gomendatzen dugu. Heurek jakingo dute zer protokolo ipini abian.Kalbarixoa_azeria

 

 

 

 

Anuncios
Entrada destacada

Beste isurketa bat Ondarroako portuan

2019-5-27.Potuko isurketaAstelehen [maiatzak 27] goizean gasoil orban oso zabala ikus zitekeen portuko uretan. Hiruzpalau tokitan orban handiak ikusten ziren. Isurketa 08:00ak aurretik izan zen. Portuko arduradunek orbana garbitzeko agindu zuten, eta garbitzeko neurriak hartu baziren ere, beste isurketa batzuk saihesteko neurririk ez dela hartzen iruditzen zaigu.

Isurketaren berri eduki orduko Eguzkikoek Ondarroako Udaltzaingoari deitu zigun, dagokion protokoloa abian ipintzeko eskatuz. Salaketa, gainera, Itsas Kapitaintzara ere bideratu gendun.

Azpimarratu nahi dugu, portuko uretan gasoil isuriak sarri gertatzen dira, inor zigortu barik. Portuko arduradunei eta erantzukizuna duten erakundeei neurriak hartzeko eskatzen dugu, berriro horrelakorik gerta ez dadin.

Antzeko egoerak behin eta berriz salatzen nazkatuta gaude. Egoera onartezina da.  Dagokienek ez dituzte ardurak betetzen, eta errudunak zeintzuk diren argitu barik jarraitzen dute.2019-5-27.Potuko isurketa

 

 

Bide hegaletan zuhaitzak ardura barik moztu dituzte

TalakBizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek egunotan ardura barik moztu dituzte zuhaitzak errepide hegaletan. BI-633 errepideko, Galbaixora doan errepideko eta Lekeitio eta Ondarroako arteko kostaldeko errepideetan edozein motatako arbolak mozten zebiltzala ikusita harrituta geratu gara. Ustez, bide segurtasuna hobetzeko egiten dituzte mozketak, eta puntu horretan ados gaude.

Arbolak mozteko era kritikatzen dugu. Dozenaka urte dituzten zuhaitzak ari dira mozten, eta egiten ari diren inausketak ere oso arriskutsuak dira zuhaitzentzako. Ez diete ardura pinuak, eukaliptoak, arteak edo haritzak diren.

Ezin dugu onartu umeei ingurumenaren defentsan baloreak irakasteko zuhaitzak landatzen ibiltzea, eta gero beste batzuek zuhaitz kopuru handi bat hain erraz suntsitzea.

Eta mozketa basati horiek zer irizpide jarraituta egiten dituzten jakin nahi dugu. Aldundiei eskatu nahi diegu lan hauek egiterako orduan erritmoa gutxitzea. Modu horretara, behar diren mozketak saihestu nahi ditugu. Horregaz lotuta, zuhaitz landaketa egingo dugu domekan [apirilak 14], Ondarroan. Artak landatuko ditugu kostaldeko errepidean. Ekimenean parte hartu nahi baldin baduzu, jarri gurekin harremanetan. ­

 

 

 

 

Zaborra, Arrigorri hondartzan

Itsasora botatzen dugun zaborraren zati bat hondartzan agertzen da. Beste zatia itsasoan geratzen da, ura eta ekosistemak kutsatzen.
Zaindu ibaiak eta itsasoa!

50849900_2208862206046885_5793974082747760640_o

Zelan bultzatu herriko komertzioa, Gabonetan kontsumismoa bultzatu barik?

Bazirudien azken urteetan gabon argien erabilera arrazionalizatzen ari zela Ondarroan, egun gutxiagotan pizten zirelako. Baina aurten inoiz baino lehenago piztu dira, azaroaren amaieran.

Badakigu gaur egungo LED argiek askoz ere gutxiago kontsumitzen dutela, baina gure kezka argi horien balio sinbolikoari buruzkoa da. Argi horien bidez jendea normala baino gehiago kontsumitzera bultzatu nahi da, eta badakigu horrek ze ondorio edukitzen dituen urtero: behar ez diren gauzak erostea, hondakin kopuru piloa sortzea…

Merkatal zentru handiek eta enpresa handiek kanpaina gogorrak egiten dituzte gabonetan jendeak gehiago erosteko. Eta ulertzen dugu herriko dendak eta herriko udalak olatu horretan ito nahi ez izatea, eta herria argiz betetzea jendeak gabon egun horietan herrian kontsumi dezan. Baina azkenean denok dinamika kontsumistetan sartuta amaitzen dugu. Gure ustez gauzak beste modu batera egin daitezke, urte osoan zehar.

Herriko denda txikietan kontsumitzearen alde gaude, eta horretarako urtean zehar egiten diren kanpainak oso ondo ikusten ditugu. Udalak eta dendari elkarteek lan handia egiten dute herritarrengan kontzientzia sortzen. Gure babes osoa dute. Baina gabonetan bultzatzen den kontsumo eredu irrazionala ez zaigu gustatzen.

Horregatik, Ondarroako udalari eta herriko dendariei eskatzen diegu hurrengo urteetan gabon argiak ipintzekotan, beranduago ipintzeko, eta ez hilabete lehenago. Adibidez, argiak abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra piztuta nahikoa dela uste dugu. Helburua gabonak iragartzea bada, data horiekin nahikoa da. Horren ordez, urte osoan herriko komertzioetan kontsumitzeko kanpaina gehiago egin daitezke.

Espero dugu gure iritziak balio izatea gai honi buruz eztabaida zabaltzeko eta denon artean irtenbide egoki bat topatzeko.

WhatsApp-Image-2018-12-03-at-10.40.24

Argazkia: Udalbarriak

112 edo

Panpako landare inbaditzailik kentzen jarraitzen dou

Ondarrun eta ingurutan dazen panpako landare inbaditzailik kentzen jarraitzen dou. Urtetik urtea leko gexauatan agertzen da hau landariau, eta bertoko beste espezixe batzuk hazti oztopatzen dau. Instituzinoiai eta herritxarrai laguntzi eskatzen dotzau hau landariau gitxike gitxike kentzen juteko.

WhatsApp Image 2018-09-14 at 18.52.01

Proposamena: kostaldeko artadiak berreskuratzea

Artadia aspalditik dago errotuta gure kostaldean. Gure herrietako toponimiak hori erakusten du: Artabide kalea Ondarroa, Artibai ibaia, Artadi auzoa Lekeition…

Baina azken hamarkadetan artadi horiek txikitzen eta desagertzen joan dira. Euren ordez pinua edo eukalitua sartu da, egurra ustiatzeko.

Horrek kostaldeko paisaian eragin du. Egurraren ustiaketa dela eta, sarritan lurrak biluzik egoten dira, itxura penagarria emanez. Gainera, lurrak biluzik egonda, higadura handitu egiten da.

Horregatik proposatzen dugu kostaldean artadia berreskuratzea, onura handiak ekarriko dituelako: higadura gutxituko du, paisaia hobetuko du (bertan paseoan ibiltzen diren herritarren gozamenerako) eta biodibertsitatea handituko du.

Baso hori berreskuratzeko pausoka joatea proposatzen diegu Lekeitio, Ondarroa, Berriatua eta Mendexako udalei:

– Udal hauek kostaldean dituzten lurren inbentario bat egin

– Lur horietan ze espezie dagoen ikusi

– Lur horietan espezie aloktonoak badaude monokultiboan, artak landatu (beti ere han egon ahal den bioniztasun botanikoa errespetatuz).

– Pinua eta eukaliptoa landatuta dituzten kostaldeko lur jabeekin kontaktuan jarri

– Lur jabe pribatu horiekin hitzarmenak egiten ahalegindu, euren lurretan (zati batean edo lur osoan), arteak landatzen joateko

– Kasu batzuetan lur pribatu horiek erosteko aukera aztertu

Apurka apurka pausu hauek emanda, Ondarroatik Lekeitiora doan bidea euskal kostaldeko artadi handiena bihur dezakegu, biodibertsitatearentzako eremu garrantzitsua sortuz, herritarren gozamenerako.

WhatsApp Image 2018-09-01 at 13.51.09

Arrantza pelagikorik ez!

WhatsApp Image 2018-08-30 at 12.21.57Aurtengo hegaluze kosteran ere sare pelagikoz arrantzatutako hainbat tona hegaluze porturatu da Ondarroan, zoritxarrez. Txalupa frantses eta irlandarrek sartu dute arrain hau portuan, bertoko arrantzaleentzako arrantza sistema hau ilegala delako.

Arrantza metodo pelagikoa oso suntsitzailea da. Zergatik? Sare horrek aho zabal bat dauka gainaldean, futbol zelai baten tamainakoa, eta horregatik deskarte asko ere arrantzatzen ditu, gero behar ez diren babestutako espezie asko: dortokak, izurdeak, marrazoak… eta baita baleak ere.

Botaldi bakoitzean arrain asko arrapatzen duenez, normalena da arrain hori hilda eta apurtuta jasotzea txalupara. Gainera, debekatuta dauden beste tunido espezie batzuk ere arrantzatzen dituzte.

Hala ere, “gure” kontserberek apurtutako hegaluze horiek erosten diztuzte, itxurak ez dielako ardurarik (arrandegiei bai, hauek arrainaren itxura asko zaintzen dutelako). Egokia izango litzateke Eusko Jaurlaritzak kontserbera hauek identifikatzea, gero propaganda faltsua egiten dutelako, euren arraina metodo tradizionalarekin atrapatu dela esaten dutelako, arrain hori banan banan atrapatu dela esanez. Eta ez da egia izaten.

Bertoko arrantzaleek metodo tradizionala erabiltzen dute, eta arraina banan banan atrapatzen dute, amua arrastatuz edo kanaberarekin. Beraz kanpoko txalupa hauek konpetentzia desleiala ari dira egiten estatuko arrantzaleei, hauek arte selektibo ez intentsiboak erabiltzen dituztelako, eta haiek metodo depredatzaileekin dabiltzalako. Gainera, tripulazio gutxiago erabiliz txalupa bakoitzean.

Ez hori bakarrik. Aurten Frantziako flota pelagikoa uztaileko bigarren astean hasi zen kosteran, normalean abuztuan hasten bada ere. Eta bertoko txalupa tradizionalek estatuko arrantza kupoa amaitu duten bitartean, Frantzia eta Irlandako txalupek arrantzatzen jarraitzen dute.

Eguzki talde ekologistak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Bizkaiko Golkoko arrantza-errekurtsoak modu jasangarrian eta arduratsuan kudea ditzala, bertoko arrantzaleek atrapatzen dituzten espezieak zainduz, bere eskumenek ematen dioten ahalmenak erabiliz. Eta horretarako, kontuan har ditzala Ondarroa 12 mila Plataformak planteatutako ekimenak.

Gai honetan gehiago inplikatzeko eskatzen dio Eguzkik Jaurlaritzari, eta aplika ditzala berriro arrantzako 6/1998 Legearen 10 eta 11. artikuluak, zeinetan esaten den “arrantza autoritateak edozein neurri hartu ahalko ditu[ela] errekurtsoak zaindu eta babesteko”, kofradiei eta baimendutako beste establezimenduei debekatuz pelagikoki atrapatutako Hegaluzea (Thunnus Alalunga) porturatzea eta saltzea Bizkaiko eta Gipuzkoako portuetan (nahiz eta txalupa hauek euren arrantzua Fratziako mendebaldeko kostaldeko portuetan saldu). Eta kontrol hori modu definitiboan egin dezala, eta ez modu trantsitorioan, iaz egin zuen lez. Eta handitu dezala inspektoreen plantilla txikia, txalupa hauek orain baino hobeto inspekzionatzeko.

Bestetik, eskatzen dugu EBak euskal txalupei emandako kuotak ez daitezela pribatizatu eta publikoak izan daitezela, kofradiek kudeatuz eta kontrolatuz. Eta ez daitezela merkantilizatu, zimarroiaren (Thunnus Thynnus) kuotarekin gertatu den bezala, zeina Mediterraneoko enpresa bati saldu zaion, errentabilitatearen aitzakiaz. Eta orain, behar dugunean, ezin dugu erabili.

Eta EBari eta ICCATari eskatzen diogu kuotak (kasu honetan tunidoenak) banatu ditzala batez ere modu jasangarrian arrantzatzen duten txalupen artean (APKaren 17. artikulua). Eta Bizkaiko Golkoan, 46º paralelotik behera, debeka dezala tunidoen arrantza pelagikoa, arrantza tradizionalaren lana ez oztopatzeko.

WhatsApp Image 2018-08-30 at 12.21.32

Blog de WordPress.com.

Subir ↑